Enada beltza!
Loramendi
I
Ura, bai, zala lagun zintzoa
leyo-ertzeko enadatxoa!..
Udaberriro bazetorkidan!
mingain jatorraz abesten zidan
eresi xamur pollita.
Txo-rro-txo-txio!... egun osoan
egoten oi zan nere leyoan
leyoan tente jarrita.
Goiztara izanik esnatzen niņun
pipir alaiez oraindik ilun!..
Ta irabioka
jolas-txioka
nere gain beti egunik-egun.
Arazo garaiz aldiz zetorren...
txio zorrotz bat eman ondoren,
nigan xabalik
begik jarririk
kiņu politak zizkan egiten
mingain bikoitza erakutsirik.
Arto bizar ta'lokatz biguna
elkar josiaz, kabi txukuna
ipiņi zidan zintzilik...
Jolas-alditan gordetzen oi zan
arret aundiaz kabi-ondarran
ni zaintzearren barrendik.
Ikusten niņun bila ezinik!...
Buru koxkorra erdi-jasorik
kiņu naikoa!...
Txio gaiztoa!...
Ta ixilik berriz sartzen zan geldi
nere zai beti... beti lapurki!..
...Elkarren leian ezin obeto
biok emen bizi giņan.
Lagun oberik arkitu ezin;
orren maitagarri baitzan!..
Leyo-ertzean tente jarrita
zenbat atsegin zemaidan!...
Ura, bai, zala lagun zintzoa
leyo-ertzeko enadatxoa!
II
Eldu zitzaigun negute otza
zorigaitzaren odei mingotza...
Ezur damate zugaitzak...
Urez gaņezka datoz ibaiak,
ta apaindu ditu eusko-mendiak
elur txurien orratzak.
Or daramatzi aize zakarrak
zugaitz-adarren osto bakarrak.
Ekaitzen mende
noralde gabe
nekez gaindurik mendi-lepoak
igeska doaz pagousoak.
Aldatu ziran beste txoriak
aldatu ziran urrun guziak;
ez da bat ere gelditu...
Bakar-bakarrik bart arratsean
enada beltza leyo-ertzean!
¨Nolaz nigandik urrundu?..
III
Txio ta txio ega motxean
enada beltzak leyo-ertzean
itunki negar dario...
¨Nolaz ixildu ene txoria
zintzijik zeukan kabi guria
gabaz izoztu bazaio?..
Iņolaz ezin... ezin eraman
geldi-geldiro jeixten ari dan
elura batez izotza.
Txori gaxoa!.. egati arro
abegi eske asekai dago;
noizbeinka txio zorrotza!..
Ideki nion leyatil xarra!..
ta ideki zidan bere paparra!
Txio ta txio
negar dario!
¨Nolaz ixildu ene txoria
zintzilik zeukan kabi guria
elur ixilez bete bazaio?...
Ezin sinistu!.. ¨Ametsa ote..?
Illotz... illotzik dakust, ai! ortxe
elur-lorez estalia!...
Zeru berberak ordaindu zion
lagun on batek ziņez zor dion
atsegiņezko illobia!...
Atseden adi, enada beltza
egin zak, bai, lo gozoa!
Ire jolasen ordaingarritzat!
artu zak nere txaloa!
Atseden adileyo-ertzean,
atseden lagun zintzoa!...