inprimatu
Rue des arts eta apiriletik igarotzen naizen bakoitzean...
Izenburua:
Rue des arts eta apiriletik igarotzen naizen bakoitzean...
Sinadura:
Juan Gelman
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joxerra Egiluz)
Egilea(k):
Joxerra Egiluz
Gelman, Juan

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1991
Argitalpenaren urtea:
Alea:
27.zk.
Orrialdea:
39

Juan Gelman

 

euskaratzailea:

Joxerra Egiluz

 

 Rue des arts eta apiriletik igarotzen naizen bakoitzean

 «fontanares» zigarroen usaina dago

 pareta ostean erretakoena / zeruaren azpian makurturik /

 eskuak pagoda artega bailiran

 errauts motela egunaren argitik babestuz /

 eta rue des arts-etik igarotzen naizen bakoitzean

 ana ikusten dut pareta osteko zelaitxoan /

 begiak apirilez beterik / adiskide suminduz / nabar more

 kolorez /

 arrainez beteriko begiak / batzu eguzkien antzera sutan /

 beste batzu euritan / begi horiek

 arbola / aireari eutsiz beti erortzear ziren lumen jaraunslea / ozta-ozta

 utzitako txoriñoen epeltasuna

 gordetzen zuten bi / arbola ebaki berriak ziruditen / eta begi horien inguruan

 /

 mei-lan-fan-en perla kolore bereko laku bat zegoen /

 nire beldurren faboritoa /

 mei-lan-fan-ek buruan hazten zituen perlak

 zenbait gautan argia izan dadin /

 gaurko honetan bezalaxe /

 arima-ikasleen antzera arima besapean tolestaturik /

 apiriletik igarotzen naizela / ana ikusten ez duen begirik gabeko hiritik /

 eta hiriak ez ditu ikusten haren neskatxa titiak irteten hasi

 berriak

 eta dardarka nire adineko zazpi urteek orduan

 dardar egiten zuen moduan / txoraturik

 hainbat klarin bilustu / hainbat gloria/ hainbat desolazio /

 hainbat alaitasun tristerengatik / zer izan?

 inorenak ez ziren zelai horiek nehor ere entzuten ausartzen

 ez zena!

 lehen hazi horiek milaka legioren antzera

 norberaren kontra jaurtikiak!

 edertasun hori / ni neu barruan / garaipenik gabekoa!

 gurdiak / emakumeak / haurrak /

 herrialde batetik bestera arrastaka eramanak/ zure

 edertasunetik nire hilzorira!

 igaroko den iragan guztira!

 eta noiz alderatuko duzu zure ontasuna edota zure destaina

 heriotza berandutzeko

 behin «fontanares»ak erre nituenera?

 

 


inprimatu