inprimatu
Woody Guthrie
Izenburua:
Woody Guthrie
Sinadura:
Woody Guthrie
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Andoni Tolosa)
Egilea(k):
Tolosa, Andoni

Guthrie, Woody

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1991
Argitalpenaren urtea:
Alea:
27.zk.
Orrialdea:
27

Woody Guthrie

 

Woody Guthrie

 

euskaratzailea:

Andoni Tolosa

 

         Woodrow Wilson Guthrie Oklahoman jaio zen halako batetan, ez bait du

 inongo biografirik zehazten bere jaiotze data, ondo zehazten dutena berriz

 Estatu Batuetako estatu guztiak eta baita mundu zabala igaro zituela da,

 jasotako doinu eta esperientziekin mende honetako herri musikak eman duen

 kantutegirik zabalenetako bat osatuz. Bere kanta bakoitza kronika sozial bat

 da, bere garaiaren ispilu fidel bezain errealista. Kantuz kantu kontatu

 zizkigun Woody Guthriek laborari pobrearenak, langilearen borrokak, hoboen

 joanetorriak, arazo guztiak edo latzenak aurki ditzakegu gizon honen kantu

 gehienetan, guztietan ez esate arren. Besteak beste 1000 kanta inguru idatzi

 zituen 1930 eta1950 urteen artean, eta kantu guztietan aurkituko dugu hizkuntza

 xehea, jende xehearentzat eta jende xehez hitzegiten dutenak.

 

Hard traveling

 

 Hara eta hona ibili naiz eta ez da erraza izan,

 bazenekiela uste nuen.

 Hara eta hona ibili naiz eta ez da erraza izan,

 bide horietan zehar.

 Bidaiatzen, noraezean, jolasten ibili naiz eta

 ez da batere erraza izan.

 Hara eta hona ibili naiz, eta ez da erraza izan Jauna.

 

 Garraio tren azkarretan bidaiatu dut

 bazenekiela uste nuen

 furgoi karrakatetsuetan bidaiatu dut

 bide horietan zehar,

 tren engantxeetan bidaiatu dut,

 bagoien topeetan, gedarra irensten.

 Jauna, hara eta hona ibili naiz eta ez da erraza izan.

 

 Mehatzetan lan egin dut,

 banekiela uste nuen

 Iparraldeko Dakotatik Kansas Cityraino,

 bide horietan zehar,

 gariaren segan, lastoa metatzen

 egunean dolar bat lortzearren.

 Jauna, hara eta hona ibili naiz eta ez da erraza izan.

 

 Pittsburgeko altzairutan ibili naiz lanean

 bazenekiela uste nuen

 sarra gorri goria deskargatzen

 bide horietan zehar

 labe garaietan izan naiz eta errekuntza labeetan

 mineral gorri irekina isuri dut.

 Jauna, hor zehar ibili naiz bidaiatzen

 eta ez da erraza izan.

 

 Kartzela gogorrean egona naiz

 bazenekiela uste nuen

 laurogeitahamar egunez egon naiz giltzapean

 bide horietan zehar,

 epaile jaunak laurogeitahamar egunez zigortu ninduen

 alferkeriagatik, esan zuenez.

 Hara eta hona ibili naiz, Jauna, eta ez da erraza izan.

 

Vigilante man

 

 Esan, nor da Zaindari deritzoten hori?

 Nor da Zaindari hori?

 Eskopeta eta pistola al daramatza eskuetan?

 Bere berri jaso dut inguru zabal honetan

 Ikusi al duzue zuek Zaindaria?

 Bere berri jaso dut inguru zabal honetan.

 

 Euri gaua, lokomotoren babeslekuan

 Lo geunden, geldi, xaguak legez

 Gizon bat sartu eta kanporatu egin gintuen, euripera

 Hura al zen Zaindaria?

 

 Ekaitz egunak, aterperen baten lo

 Ematen genuen denbora

 Gizon bat sartu eta ziztu bizian bota genuen

 Zaindari bat zen agian?

 

 «Langileok batu zaitezte» esan zuen langilea

 Genuen Casey predikalaria

 Ibai ertzean akatu zuten, ezezagun batek

 Zaindari bat izan al zen?

 

 Ene, zergatik ote darama Zaindariak?

 Ene, zergatik ote darama Zaindariak

 Kainoi motzeko eskopeta eskutan?

 Bere anaia eta arreba akatu nahi ote ditu?

 

 Hiriz hiri ibili naiz noraezean

 Eta abelgorriak bezala eraman gintuzten batetik bestera.

 Hori al zen Zaindaria?

 

 Ikusi al duzu Zaindari deritzotena?

 Bere berri jaso dut inguru zabal honetan.

 

Dust pulmonia blues

 

 Hautsaren pulmoniak jota nago, pulmonia nere birikan,

 azkenetan nago, nereak egin du.

 Nere neska ere hautsaren pulmoniak jota dago,

 azkenetan dago, horrenak egin du.

 Texasen nere neskak, konortea galdu zuen euriartean

 ontzi bete zabor bota nion sena buelta ziezaion

 

 


inprimatu