inprimatu
Cesar Vallejo
Izenburua:
Cesar Vallejo
Sinadura:
César Vallejo
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Edorta Jimenez)
Egilea(k):
Jimenez, Edorta
Vallejo, César

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1991
Argitalpenaren urtea:
Alea:
27.zk.
Orrialdea:
26

Cesar Vallejo

 

Cesar Vallejo

 

euskaratzailea:

Omar Nabarro

 

         Cesar Vallejo abanguardiaren garaikidea da. Los Heraldos Negrosek

 (1919) eta Trilcek (1922) halaxe dioskue. Hil ostean argitaratu ziren Poemas

 Humanoseta España aparta de mi este caliz. El tungstenonobela ere idatzi zuen.

 Giza-esentziaren bilaketaria da Cesar Vallejo. Gosea, maitemina eta heriotza

 sare bakarreko hari dira beraren esku trebeetan. Objetu xumeak biltzen ditu

 sarean, eta, horretara, gure-gure bihurtzen zaigun poesia sortzen du. Alkimista

 antzatsuaren modura, aztien pare, berak asmatzen ditu hitz ulertezinak,

 ohiartzunez gainezka datozkigunak, eta hala eta guztiz ere, Vallejoren ahotsa

 ez zaigu belarritik aldentzen. Hortaz, kolokiala eta aldi berean misteriotsua

 da, surrealismoa eta humanismoa bat egiten ditu Vallejok, borobiltasunaren

 aldetik biak gainditzen dituen sintesian.

 

Giza poemak

 

 Harri beltza harri zuri baten gainean

 

 Parisen hilen naiz euri-zaparradaz,

 dagoneko gogoan dudan egun batean.

 Parisen hilen naiz —eta ez datorkit hankartean—

 akaso eguen batez, gaurkoa den legez,

 udazkenaz.

 

 Eguena izanen da, ze gaur, bertsook

 prosatzen nagoela, besondoak ere halaxe jarri zaizkit,

 gaiztotuta, eta, egundo ere ez gaur legez, berriro nago,

 egina dudan bidea eta guzti, nire buruarekin bakarrik.

 

 Hil da Cesar Vallejo, jo egiten zuten

 denek berak eurei ezer egin barik

 gogor jotzen zuten palu batez eta gogor

 

 soka batez ere; testigu dagoz

 eguen-egunak eta besondo hezurrak,

 bakardadea, euria, bideak...

 

 Bakea, eltxoak, biraoa, isurialdeak...

 

 Bakea, eltxoak, biraoa, isurialdeak,

 hila, dezilitroak, hontza,

 lekuak, ezkabia, sarkofagoak, edontzia,

 beltzaranesak,

 ezezagumena, lapikoa, monagiloa,

 tantak, ahaztura,

 potestadea, lehengusuak, arkaingeruak, orratza,

 parrokoak, abanoak, erdeinua,

 zatia, mota, durduzadura, arima...

 

 Harikor, azafraiztua, kanpoko, argi,

 erabilkor, zaharkitu, hamairu, odoleztatua,

 argazkiratuak, gertuak, ubelduak,

 konexak, luzeak, zingoleztatuak, zitalak...

 

 Sutan, alderatzen,

 bizitzen, sumintzen,

 kolpatzen, aztertzen, entzuten, zirgit egiten,

 hiltzen, eusten, lekutzen, negarretan...

 

 Ostean, berauok, berton,

 gero, gainean,

 beharbada, bitartean, gibelean, hainbat, hain inoizez,

 azpian, zera, bihar, zenbat,

 hainbeste...

 

 Izugarrizkoa, handigurentsua, geldoegia,

 augustua, antzua,

 balbearena, gakogarria, bustia, adurrezkoa,

 guztizkoa, aratza, ilunetakoa,

 larregizkoa, deabruzkoa, ikutuzkoa,

 sakonekoa...

 

 Gizon bat igarotzen da, ogia lepoan

 

 Gizon bat igarotzen da, ogia lepoan.

 Idatzi egin, gero, ene bikoiztasunaz?

 

 Beste batek, jezarri, hazka egin, galtzarbetik

 zorria kendu eta akatu du

 Nongo adoreaz berba egin psicoanalisiaz?

 

 Beste bat ene bularraldean sartu da, palua eskuan

 Sokrates aipatu gero medikuari?

 

 Koixua igarotzen da, eskua emanda ume bati

 Irakurri egin, gero, André Breton?

 

 Beste bat hotzikaraz dago, eztulka, odolezko ttuetan

 Ahalko ote inoiz Ni sakonaz aipurik egin?

 

 Beste batek lokatzean bilatzen ditu hezurrak, azalak

 

 Albainela sabaitik jausi, hil eta ja ez du gosaltzen

 (Berriztatu egin, gero, tropoa, metafora?)

 

 Maerkatariak gramo bat ohostu dio bezeroari pisugailuan

 (Hitz egin, gero, laugarren dimentsioaz?

 

 Bankariak faltsotu egiten du bere balantzea

 (Ze aurpegi beharko teatroan negar egiteko?)

 

 Paria lotan dago, hanka lepoan

 (Inori berba egin, gero, Picassoz?)

 

 Baten bat hileta doa negar zotinka

 (Zelan bihurtu, gero, akademiko?)

 

 Baten batek bere fusila ttukuntzen du eskaratzean

 (Nongo adorez berba egin haranzkogaindizkoaz)

 

 Beste bat igarotzen da hatzamarrez zenbatzen

 (Zelan berba egin Ez-Niaz aldarri egin barik?)

 

 


inprimatu