inprimatu
Nahiaren barnetik
Izenburua:
Nahiaren barnetik
Sinadura:
Nere Portillo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Portillo, Nere

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
27

Nahiaren barnetik

 

Nere Portillo

 

 Argia nahi nuen

 iluntasuna uxatzeko

 denboraren tunelean

 sartu nintzen.

 Jendearen beharrean nengoen

 bakartasunari uko egiteko

 eta basamortu hotz batetara

 eraman ninduten.

 Zarata eskatu nien

 isiltasuna nire mundutik desagertzeko

 eta mamu mutu guztiak

 ekarri zizkidaten.

 Azkenean pentsatu nuen

 iluntasuna, bakardadea eta isiltasuna hobe

 zeudela nirekin. Baita ni beraiekin ere.

 

 


inprimatu