inprimatu
Gizurdearen negarra
Izenburua:
Gizurdearen negarra
Sinadura:
Jexux Basterretxea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Basterretxea, Jexux

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
15

Gizurdearen negarra

 

Jexux Basterretxea

 

 Esku beltzenak

 edo beltzen eskuak

 kotoi zuriena

 biltzen dute.

 

 Arpa joleak

 hatzak urratuta ditu.

 Erreginak

 lorik egin ezin duen

 gau honetan ixiltzen bada,

 bihar, urkatua izanen da.

 

 Sugea, sugea

 narraztia zarelako

 aldatu behar azala?

 edo?

 Sugea, sugea

 azalez aldatzen duzulako

 izan behar narraztia?

 

 Hilerrian negar batean

 alargun gaztea.

 Hilobi ertzean

 azaldu da,

 lur bigunaren gainean

 marrubi landare goxoa.

 

                 Money speaks for money

                                     Billy Bragg

 

 Txakurrak

 itzalari

 ere zaunka.

 Diruak ordea

 diruari soilik so.

 

 


inprimatu