inprimatu
Benjamin Moloise -Pretoria-
Izenburua:
Benjamin Moloise -Pretoria-
Sinadura:
Benjamin Moloise
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Mitxel Sarasketa)
Egilea(k):
Moloise, Benjamin
Mitxel Sarasketa

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
23/24.zk.
Orrialdea:
122-124

Benjamin Moloise

—Pretoria—

 

Benjamin Moloise

 

euskaratzailea:

Mitxel Sarasketa

 

         Benjamin Moloise Johanesburgo-ko geto batean, Alexander-en, jaio zen

 1954. urtean, eta Pretoriako Gartzela Nagusian urkatu zuten, 1985eko urriaren

 8an, goizeko seiretan.

         Teatrogintza eta poesia lantzen ziharduen, populazio beltzaren bideak

 urratzen, bere lagun mina Marcus Matoung detenitu zuten arte. Marcus Matoung

 herio zigorrera kondenatu zuten, Afrikar Nazio Kongresuaren (ANC) adar

 armatuaren sortzailetakoa izateaz akusaturik. Benjamin Moloiseri Philipus Slepe

 polizia beltza atentatuan tragatzea egotzi zioten heriotzera kondenatzeko,

 nahiz eta berak eta ANCk akusazio hori beti ukatu izan duten.

         Hil aurretik bere amari esan zion: "Ama, hauxe jakin ezazun nahi dut:

 nik ez nuen Slepe garbitu. ANCn sartu nintzen eta badakit nork akabatu zuen,

 baina ez naiz ene konpromisoaz damutzen. Jendeari esan burrukak aurrera jo

 behar duela".

         Burrukalari anonimo askok ez du ezer idatzi, areago Sudafrikako beltzaz

 edo herri kolonizatuez pentsatzen badugu, batez ere beste trasmisio formak

 erabiltzen bait dituzte herri "primitibuok", baina hala ere har dezagun Moloise

 poetak hil baino ordu batzu lehenago igorri zigun poema, eroritako borrokalari

 guzienganako hurbilketa apal eta sugar gisa.

                               ("Martxan" aldizkariko 7. zenbakian argitaratua).

 

 Zergatik beldurra izan heriotzeari

 Herioak ez dio inori beldur

 Hautsetarik sortua orok

 Hautsetara behar du egun batez

 Nere heriotzerako mementu eta manera

 Dagoeneko izan dira erabakiak

 Nere patuari buruzko asmakizun jokuak

 Ez nau gehiago itxaron

 Inork ezin du harro izan

 Bere jainkoarekiko hartuemanaz

 Zalantza bada egia bihurtzen

 Jainkoa da ikusezinaren ezagule

 

 Inoiz abiatu ziren armada guziek

 Inoiz ezarri ziren parlamento guziek

 Ez dute gizonaren bizitza lurrean eragin

 Bizi bakarti baten adina

 Harro naiz naizena izateaz

 Harro naiz egin nuenagatik

 Zigorraren ekaitzari

 Ene odolezko euria darraio

 Ene behinezko bizitza bakarra emateaz

 Harro naiz

 

 


inprimatu