inprimatu
Marin Sorescu, lau poema
Izenburua:
Marin Sorescu, lau poema
Sinadura:
Marin Sorescu
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Iņigo Aranbarri)
Egilea(k):
Aranbarri, Iņigo
Sorescu, Marin

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
21.zk.
Orrialdea:
117-120

Marin Sorescu, lau poema

 

Marin Sorescu

 

euskaratzailea:

Iņigo Aranbarri

 

         Bucaresten, liburudenda bateko eskaparatearen aurrean, gabardina gris

 luzea daraman gizon bat dago. Berak ez daki zenbat jendek ezagutzen duen, berak

 ez daki bere ondoan tapa horidun liburuari begira dagoen karteroak bere poema,

 kritika eta artikuluak ezagutzen dituela, eta bere mesanotxean oraindik

 Ranurialdizkariaren azken alea gordetzen duela, editorearen aurpegi ezezaguna

 ilunpetan gordetzen duen bezala. Baina berdin dio, eta Marin Sorescuk badaki

 horrenbeste. Atzo jasotako gutunean bere azken antzerkilana Moskun edo

 Alemanian ondo doala diote apika. Euriak berriro gogor jotzen du liburudendako

 eskaparatean eta gure gizonak gabardinaren solapak altxatuz, espaloian aurrera

 jotzen du, bere poemekin zer gertatzen den jakiteke, azken traizioaren berri

 jasotzeke.

 

Apetaldia

 

 Arratsero

 Ahal diren aulkiak

 Batzen ditut auzokoen artean

 Eta bertsoak irakurtzen dizkiet.

 

 Aulkiak hagitz harmendunak dira

 Poesiarekiko.

 Norberak tajuz kokatzen badakizki behintzat.

 

 Guztionek

 Samurtu egiten nau,

 Eta zenbait orduz

 Nire anima egunez

 Zein ederki hil zen

 Kontatzen diet.

 

 Gure bilerak,

 Orohar, doi doiak dira,

 Alferrikako garrik

 Bagekoak.

 

 Dena den,

 Bakoitzak berea bete duela

 Eta aurrera jo

 Dezakegula

 Esan nahi du.

 

Historioterapia

 

 Gauaz, insomnioak lotzen nauenean,

 Historia atlas bat hartzen dut

 Ur pixkat batez

 Oheratu baino lehen.

 

 Eta ondorearen zai nagoela,

 Hititen inperioa

 Jarraitzen dut hatzamarrarekin,

 Baina geroxeago

 Berriro hasi behar izaten dut

 Zeren, berez, hititen inperioa

 Ejipzioen inperioa baita,

 Baina ez, asirioena...

 Medo-Kaldeoena...

 Persena...

 

 Gauzak hala badira, diot nere baitan,

 Lasai lokar naiteke.

 

Shakespeare

 

 Shakespearek zazpi egunetan sortu zuen mundua.

 Lehendabizikoan zerua, mendiak, arimaren leizeak

 Egin zituen.

 Ibaiak, itsasoak, ozeanoak eta beste sendimenduak

 Bigarrenean.

 Eta Hamleti, Julius Caesarri, Kleopatra eta Ofeliari,

 Otelori eta besteei eman zizkien,

 Heuren ondorengoekin amets egin zezaten

 Sekulorum Sekulotan.

 Hirugarren egunean gizon guztiak bildu

 Eta gostuak erakutsi zizkien:

 Zoriontasunarenganako gostua, maitasunarenganakoa,

 Etsipenarenganakoa,

 Jelosienganakoa, ospearenganakoa.

 Orduan atzeratu egin ziren batzu

 Heldu ziren.

 Kreatzaileak, errukitsu, burua laztandu

 Eta literatur kritiko bihurtzea

 Eta beraren lana ukatzea

 Baino ez zitzaiela geratzen esan zien.

 Laugarren eta boskarren egunak

 Farrearentzat gorde zituen.

 Pailazoak libratu zituen

 Itzulipurdika ibil zitezen,

 Eta dostaketan utzi zituen

 Erregeak, enperadoreak eta beste zenbait dohakabe.

 Seigarren egunean administrazio arazo batzu

 Konpondu zituen:

 Ekaitza sorrerazi zuen,

 Lear erregeari

 Lastozko koroa nola eraman erakutsi zion.

 Hastapeneko hondarrak geratu ziren,

 Eta Rikardo III.a sortu zuen.

 Antzerki zuzendariek lurra afitxez beterik zuten iadanik,

 Eta Shakespearek

 Hainbeste nekeren ondoren

       Berak ere ikuskizun bat ikustea merezi zuela pentsatu zuen.

 Baina lehenago, arras nekaturik,

 Apur bat hiltzera joan zen.

 

Persekuzio seta

 

 Mardultasuna zukutzen didazu

 Eta nik mardultasuna zukutzen didazula

 Uste dut

 

 Nire semea

 Gerrara daramazu

 Eta nik nire semea

 Gerrara daramazula

 Uste dut

 

 Egunak harrapatzen dizkidazu

 Eta nik egunak

 Harrapatzen dizkidazula

 Uste dut

 

 


inprimatu