inprimatu
Proiektu bat...
Izenburua:
Proiektu bat...
Sinadura:
Gorka Setien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Setien, Gorka

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
96

Gorka Setien

 

 proiektu bat

 pareta batean

 hormaren kontra gizakia

 larru bixi

 arimaren

 proiektu erotiko

 lehergarria segundu luze batzuz

 bizigarri denbora

 osotasunez

 eta konbidazioa

                       zerbaitetara

           latoi        behatz

           kupre        beso

 burni okerrak        besarkada

 karraxia heldu nahiean

 minaren kodifikazio geldia

       heldoilgarria

 oroitzapena bailitzan

 edo amodio iharra itsas hertzean geldik

 umekeriz koloretutako mural bat

 gorri gerrari

 beltz destinotsu

 berde lasaitasun eta pintzel kariziatzailea

       proiektu ero erotiko berean

 pianoaren akordeek izena galdu

 eta desafinazio eta atonia antolatura

 deituak izanen balira bezala

       konpasen kolpe zehatzak

         zeharo mozkortuz...

 

 


inprimatu