inprimatu
Dub poeta bi
Izenburua:
Dub poeta bi
Sinadura:
Benjamin Zephania / Linton Kwesi Johnson
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Xabier Montoia)
Egilea(k):
Montoia, Xabier

Benjamin Zephania / Linton Kwesi Johnson

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
50-63

Dub poeta bi

 

euskaratzailea: Xabier Montoia

 

         Benjamin Zephaniah eta Linton Kwesi Johnson, dubpoeta bi. Umetan

 Jamaikako eguzkia atzean utzita, Londreseko goibeltasunera eramanak izan ziren

 poeta beltz bi.

         Berrogeitahamarretan Ingalaterrak bere ekonomiaren garapenik sendoena,

 bere industrigintzaren azkartze eta ugaltzerik ikusgarrienak, ezagutzen ditu.

 Hegoaldetik iparralderaino, alde guztitatik sortzen ari diren industria berriak

 (autoena esaterako) langilego ugari eta merke baten premian daude. Eta, jakina,

 ohi bezala kolonietatik, iadanik distira galdu duen inperio urri horretara

 zuzentzen dira. Laster indioak (1) hasten dira iristen. Goseti eta milaka.

 Heldu ahala, hiri handietako auzune periferikoetan pilatzen dituzte.

         Dubzer den ulertzeko eta zer motako harreman eta sustraiak dituen bere

 gizartean, orain arte emandako datuen berri izateari funtsezko deritzot,

 funtsezko, poesia mota honen oinarrian zentzu eta espiritu kolektiboak bait

 daude. Jendea, herria edo konotazio kolektiboak dituen edozein hitza dugu,

 gehienetan, dubpoesiaren mintzagai eta entzule. Eta kontuz!, entzule diot eta

 ez irakurle (nahiz eta gero ikusiko dugunez, liburuak eta aldizkariak ere

 badauden) poesia mota hau, batik bat, entzuteko pentsatua eta egina bait dago.

         Hiztegia, adibidez, ez da goi mailakoa izango, kaletik irtengo da eta

 jaso den legez itzuliko zaio berriro kaleari. Bost axola hizkuntza egokia den

 ala ez, bost axola ingelesa den ala ez. Sortu duen komunitateak ulertuko du,

 berak bakarrik ulertzekoa bait da. Arrotzek ulertzen ez badute hobe (3).

         Idazten denean ere, hizkuntz zuzen eta kaletar hori mantendu behar da,

 edonola, horrek ortografiaren arauak apurtzea suposatzen badu ere: «W'en mi

 jus' come to Landan toun / mi use to work pan di andahgroun / but workin pan di

 andahgroun / you don't get fi know your way aroun».

         Mintzatzen den bezalaxe idazten da, kaleko jergan, Jamaikako

 dialektoan. «Idazten dudana, Jamaikako kreole eta Jamaikako ingelesa alde

 batetik eta bi hauek eta Ingalaterrako ingelesaren arteko borrokaren emaitza

 da. Hori dena, egia esan, gizarte kolonial batean hazia izatea eta gero

 Ingalaterrara etorri beharraren ondorioa da. Tentsiorik sortzen da. Idazkeran

 bertan ikus daiteke. Entzun daiteke. Nere poemak soso xamarrak edota lauak izan

 daitezke orrialde batean. Hori zeragatik gertatzen da, ahozko poemak esateko

 poemak direlako. Ozenki irakurriak izateko izan ziren idatziak, komunitatean».

         Hala ere, etorri berriak ez dira esku hutsik etorri, beren ohitura eta

 kultura dakartzate haiekin batera. Jamaikarrek beren musika, edo musikak, hobe

 esanda: kalipsoa, runba, ska erritmo arin eta berria etabar.

         Hurrengo hamarkadan eta gelditu gabe, Jamaikatik datozen untziek lagun

 asko utziko dute oraindik Ingalaterrako kaietan. Gero, krisialdia ailegatzean,

 mugimendu hau ere gelditu egingo da berarekin.

         Azken etorkin jamaikar hauek, musika mota berri bat dakarte, reggae

 ezaguna alegia. Geroago, hirurogeitahamarretan hain zuzen, eta nolabait Bob

 Marley-ren arrakasta dela medio, musika hori leku guztietara iritsiko da,

 Jamaikako ghettoak betirako utziz.

         Caribeko uharte argitsu eta behartsua laga eta Europa aldeko gris eta

 aberatsera heldu ziren umeak, gazte bihurtuta, ezin daitezke hain urrun

 geratzen zaien rock zurbilera hurbildu eta reggae musika hartzen dute

 adierazbide eta ikurtzat. Haien kulturaren oinarritzat, bi hitzetan esanda.

 Reggae-a, noski, ez doa bakarrik. Bere inguruan, alderdi politiko eta

 errelijioso asko ere biltzen dira. Kingston-go ghettoan edota Londreseko

 Brixton auzoan, langabetu eta zokoratua dagoen edozein gaztek defentsaren bat

 behar du, polizia eta estatuaren eraso latz eta ugarien aurrean, Babilonia(2)

 ahalguztidunaren aurrean. Eta baita defentsa ideolojiko bat ere, edo batez ere.

 Modu horretan rastafarismoa oso azkar berrindartu eta zabalduko da, nagusitu

 egingo balore ideolojiko batzu behar dituen gazteri beltzaren artean.

         Ederki azaltzen digo L.K. Johnson-ek aipamen honetan. Ahozko literatura

 beraz. Kolonizatu guztiena bezalakoa. Eta ahozko poesia gertatu ohi den moduan,

 musikarekin estuki lotuta. Arestian reggae aipatu dut, Dubhitza hortik dator

 hain zuzen. Reggae mota berezi bat da. Reggae mota horren ezaugarririk

 nagusiena erritmoari, bajuari ematen zaion garrantzi eta nagusitasuna

 litzateke. Era berean, dub poesia-n ere hori dugu oinarrizkoa.

         Besterik gabe, ikus dezagun, beraz, gure lehen poeta:

         Benjamin ZephaniahJamaikako St. Elizabeth-en jaio zen 1955ean, zazpi

 urte zituelarik Ingalaterrara eraman zuten gurasoek. Han eskola, gazte-

 erreformatorio eta espetxetik igaro zen eta han, espetxean hasi zen poesia

 idazten.

         Ideolojiari dagokionez, rastafari dugu Zephaniah. Duela pare bat

 hilabete bere lehen liburua argitaratu du (izenburua ahaztuta daukat egia esan)

 baina oraintsu arte libururik ez izan arren, joera honen poetarik

 ezagunenetarikoa da, eman dituen irakurketaldi ugariak direla eta.

         Benjamin Zephaniah bezalaxe, Linton Kwesi Johnsonere Jamaikarra dugu,

 eta haren gisan oso gazterik utzi zuen bere sorterria Ingalaterrara joateko.

 Eskola amaitu zuenean, Zephaniah-ek baino suerte gehiago izan zuen eta,

 espetxea ezagutu ordez, unibertsitatea ezagutu zuen, bertan soziolojia ikasiz.

 Handik irteterakoan aldizkari ezkertiar bat (Race Today)fundatu zuen beste

 zenbait lagunekin. Eta aldi berean poesia idazten hasi. Bere lehen poema-

 liburua duela hamar urte argitaratzen zen «Voices of the living and the

 dead»izenekoa, geroago beste bat argitaratuko zuelarik, «Dread Beat and

 Blood»deritzana, eta hortik aterata daude alegia, itzuli ditudan bere bi

 poemak.

         Izen berberaz 1978an diska bat kaleratu zuen baita ere, eta hurrengo bi

 urtetan beste hiru emango zituen argitara: «Forces of Victory», «Bass

 Culture»eta «LKJ in Dub».Gero deus ez. Lau urtez inork ez zuen bere berririk

 izan joan den urtearen bukaera arte, orduan diska berri bat («Making

 History»)kaleratzean. Honela azaltzen du berak isilaldi luze horren arrazoiak:

 «Izan nuen bapateko arrakastak oso nahastuta utzi ninduen, gaindituta. Gelditu

 nahi nuen apur bat eta berriro pentsatu, egiten ari nintzenaz pentsatu, eta

 baita etorkizunean egin nahi nuenaz ere. Nik ez dut inoiz artista profesionala

 izan nahi».

         Ingalaterrako beltzen poesigintzan nahiz kantagintzan ere, LJK-en

 agerpenak garrantzi handia dauka. Bera azaldu arte rastafarismoa zen nagusi

 aipaturiko bi arlotan, LKJ aldiz, ez da rastafari, marxista baizik eta beraz,

 ez ditu beltzen arazoak modu berean ikusten, ezta alternatiba berdinak ematen

 ere. Rastafarismoaren mitolojia aztertu eta salatu egiten du hasieratik, eta

 dudarik gabe, bera da azken aldi honetan sortzen ari den mugimendu kultural

 berriaren aintzindari eta iragarle.

         Sarreratxo hau idaztea bururatu zitzaidanean (joan den urteko urrian

 edo), LKJ-en diska berri baten notizia heldu zen nire elefante belarrietara.

 «LKJ in concert with the dub band»omen du izena.

         Oharrak

         (1) Ingleseraz Jamaikan jaiotakoei west indiansedo mendebaldeko indioak

 deitzen zaie. Indioan jaiotakoei indiansbakarrik.

         (2) Rastafarismoan Babiloniada estatu eta zapalkuntzaren indar

 antotatuei ematen zaien izena. Gaitzaren errepresentazioa.

         (3) Hortaz ez dago luzatu beharrik, oso ondo ezagutzen bait dugu

 euskaldunok fenomeno hori.

 

Superizarra gitarjole

 

 Epa! Principe Leroy zer moduz?

 ez haut aspalditik ikusi

 ederki esan zuen Leroyk ederki esan nuen nik

 orduan Principe Leroy-k alde egin zuen,

 Hi Prince Leroy hator hona

 toperaibiltzen ginen lehen eta

 ghettoko blues dantzan

 ez esan ahaztu zaianik.

 

 Leroy neregana etorri zen

 Leroy alkondare eta korbataz jantzita,

 Leroy oso dotore zihoan

 orain makila batez ibiltzen da,

 esaidak non haizen      esan zidan Leroyk

 neuk superizarra naizela esan zezakeat

 nere kitarraz osperik lortu nian

 joan eta nere managerrari galdetu.

 

 Leroy horrek ez du axolarik esan nion

 oraindik ederki egon gaitezkek elkarrekin

 oraindik himnoak abes zitzakeagu

 Leroyk harritu xamar zirudien,

 Pentsa ezak berriro      esan nion

 ez utzi diruak hire gogoa erosten

 ez hakio sal izargoari

 Leroy, gizona, ez nazak txilioka jarri.

 

 Leroy horma ondoan zegoen

 ahaltsua horrela erori ohi da,

 orain ongi bizi nauk esan zuen Leroyk

 adreiluzko etxea eta zurezko baserria zeuzkeat,

 auto arina eta neska polita zeuzkeat

 dirua azkar irabaz zezakeat,

 kokahartzen diat eta Martera nijoak

 urrea txokolatinak bezala zeukeat.

 

 Entzun hau orain Leroy guztiak

 igotzen denak erori behar du nolabait,

 kitarra jotzea ondo zegok

 baina zergatik superizarra bihurtu behar?

 hire kulpak barrenak erretzen dizkiela, espero diat

 galdu al duk hire ghettoko harrotasuna?

 Leroy orain superizarra da

 garai batean nere adixkidia zen.

 

 Superstar on guitar:Hail Prince Leroy how are you / I don't see you for a year

 or two, / cool said Leroy cool I say / then Prince Leroy went away, / Hail

 Prince Leroy come back here / we use to run wild out there / in the blues dance

 in the ghetto / don't tell me that you forget now. // Leroy move forward to I /

 Leroy have on short and tie, / Leroy looking very slick / he now walk with

 walking stick, / Leroy said say who you are / I can say I am superstar / I

 found fame with my guitar / go and ask my manager. // I said Leroy this don't

 matter / we can still be cool together / we can still sing soongs of praise /

 Leroy looked slightly amazed, / I said Leroy think again / don't let money buy

 your brain / don't let stardom buy your out / Leroy man don't mek me shout. /

 / Leroy stood next to a wall / this is how the mighty fall, / Leroy said I now

 live good / I have a house of brick and a cottage of wood, / I have a real fast

 car and a real slick chick / I can earn my money quick, / I takecokeand go to

 mars / I have gold like chocolate bars. // Check this all you Leroys now / he

 who rise must fall somehow, / nice of you to play guitar / but why should you

 turn superstar? / hope your guilt now burns inside / have you lost your ghetto

 pride? / Leroy now is superstar / one time Leroy was my spa.

 

Benjamin Zephaniah

 

Bide berea

 

 sakonean etsipenaren sakontasunean

 han

 bilaketak pulunpatu, sutu behar du

 soinua lurraren magalearen oihartzuna bezala den tokian;

 han behi-behian amorrua, lazki, hazten den lekuan.

 

 distirantea izan behar du ahotsak,

 tximista bezalakoa,

 ortzea argituz ilargiaren antzera,

 ilunpea agerian utziz,

 arerioa eta bere mugimenduak erakutsiz sakona,

 ozena bere trumoi-tonuan, beroa.

 

 bidea odola besterik ezin daiteke izan.

 lohizko kanta odolan harrapaturik, hiltzen,

 bizitza eutsiz

 baina hiltzen aldi berean, minik ez izan arren.

 amaiera goxoa besterik ezin daiteke izan, azkena.

 

 Same way:deep to the depth of anguish / is where / the search must dive, aflame

 / right doun to where... / the sound is like the echo of the belly of the

 ground; / deep doun low where the anger grows, harshly. // blazin the voice has

 to be, / like lightning, / lighting up the sky so moon, / rakin up the dark

 place, / showing up the foe and way he makes his moves low, / lound in its tone

 of thundah, hot. // the way cannot be but blood. / the song / of mud caught up

 in the blood, dying, / holdin on too life / but dying all the same, yet livin

 out the pain. / the end cannot be but sweet, final.

 

Linton Kwesi Johnson

 

Lehertzeko garaia

 

 malko garratzen urte latzak

 iluntasun ezaguna oinazez neurtua

 etsipen beltzak odola borborka irakin artean

 eta begiak ia errautsa irudi anbarrei

 azkar atxikitzen zaizkie:

 

 suzko atzamarrak bezala nere jendearen pakean

 harriak bezala ume beltz baten haziketaren gainean

 labainak bezala nere herriaren itxaropenean

 heriotza bezala nere bizitzeko eskubidearen gainean.

 

 eta horrela odolaren zina egiten da;

 eta horrela neuk nozitu, jaiki eta oihu egiten dut:

 

 nere herria! lehertzeko garaia da;

 bota zure zama, zure haragi ustela,

 zure irrifar okertua, zure suzko begirada,

 zure malko garratzak, zure landatze morroinaren urteak,

 harri koxkor eta lehorte eta zimiko eta ekaitzarik

 igitaitu egiten dituzun artean.

 

 lehertzeko sasoia, nere herria! zure etsaiaz libratu!

 

 Time to explode:harsh years of acid tears / knowing darkness measured in pain /

 as black anguish swells effervescent blood / and eyes near ash hold fast to

 amber sight: // like fire-claws at my people's peace / like stones upon a black

 child's growth / like knives about my people's hope / like death aboye my right

 to life. // and it is thus the pledge of blood is made; / it is thus I hurt and

 rise and shout: // my people! it is time to explode; / get rid of your load,

 your decaying flesh, / your twisted smile, your look of flame, / your acid

 tears, your years of servile planting, / whilst reaping stone and drought and

 sting and storm. // it is time to explode, my people! get rid of your foe!

 

Linton Kwesi Johnson

 

 


inprimatu