inprimatu
Vermelleak...
Izenburua:
Vermelleak...
Sinadura:
Irma Rauch
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Rauch, Irma

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14/15.zk.
Orrialdea:
26

Irma Rauch

 

 vermelleak

 vermelleak floreak oro

 floreak ero baginatan

 vermelleak ere zuriak floreak

 

 vermelleak

 arnoa dariela jario

 gatza ai paret urratuei

 baginatan floreak zuriak ero

 

 eta vermelleak aiene

 faloaren flujo zuriak

 vermelleak

 hillargi zorrotzenek zauriak ere

 vermelleak

 

   bart gaueko zeru lanbrotsuan

   kometen itxurako xingola

   gorri hori urdin zuri berde

   eta purpurazkoek bakarrik

   aitzintzen zinaten sigi-saga

   xirimiri haize leunen kontra

 (pasodobleak musika plazan

   eta hire lepoan labana)

 

   ahoa oro

   odol gaineztatuz

   suge labain

   fiza antzo

   karmin ezpain

   garratzetan

   xartatu zaizkiok

   beirazko zigarro

   lehertuaren

   orratz nimiņoak

 (lore xuriz

   jantziriko

   azal lurrindua

   profanatzen

   ari zelakoan

   izterrak zizkion

   bortizki zulatu

   kantoi isileko

   morfina itsaso-

   tan jitoan)

   eta marinelak

   karrika bustitan

   andere iduri

   lagatu hau

   arrain usaineko

   violet font

   cabaretetako

   hankagorritatik

   xarmangarriena

   nardaz nigarrez

 

 


inprimatu