inprimatu
Alleluia
Izenburua:
Alleluia
Sinadura:
Arana Ezpeleta, Juan (Loramendi, Bedoņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
160.zk.
Orrialdea:
52

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Alleluia!

 

Loramendi

 

 Oztin damait ortzeak, eguzkiak urre

 ta argi-loreen erdi piztu naiz garaille.

 Atsegingai dagozkit zeru ta lur-ama

 esku naramatela poz-biderik barna.

 

 Tinka begiz jo naute mimiko-guriak

 ta agur-pipirri dauzkat leyaka txoriak

 Ņir-ņir dakarkit intzak, jantzkialoreak

 taitzul-inguru dabiltz aingeru-taldeak...

 

 Jeiki bitez erriak amorru beltz gainka

 ta arnaseaz ez beste or dira lorrinkai

 Zuzen bedi berriren onat borreroa

 ta ikus beza nora dan bere gorrotoa!

 

 Ikus beza buruan, arantza orde, izpi

 ta ubelune bakoitza zorion-iturri.

 Ikus beza bularra dirdian urrinka,

 ene uso larriei kabia eskeinka.

 

 Ta aittu bazidan bein-bat miņez-min bizitza,

 ene baitan nuen Nik bizitzaren giltza.

 Ta argiarekin batez jeiki naiz garaille

 sortitz oro detala lagun ta pozkille...

 

 Erraiņu-lore dago goyan gurutzea

 besoetan dularik pizkunde-lorea...

 Poztu bitez gallurrak, kanta beza beak

 ta abestien otsera betoz maitaleak!

 

 Betoz, itzali da ta ekaitz-erasoa

 ta ageri da poztari uztargi gozoa...

 Ekaitzetik jayo naiz ibaika diztia,

 arrantzatik oi dan lez arrosa zuria.

 

 Ez-ta lurtarrarentzat beste poz-biderik

 elordi latza zear abitzea baizik.

 Malko-ttanttan ezpada ez-tio emango

 uztaiak odeiari ez muņ ta ez margo.

 

 Kalboriotik nator urrez buresturik,

 udalena bezela negu gordiņetik...

 Ez bedi, ba, beldurtu ene maitalea

 laņo badakus noizpait biotz-mugaldea.

 

 Beti oi du ekaitzak irripar-lorea

 ta ara Ni gogoaren eguzki betea...

 Eskutuki odeian erne ta zai nago

 zenbat durun ekaitzak, ainbat urbillago.

 

 Ta iņoiz lertuko balitz eztanda-marruan

 dir-dir nagerkioke saria eskuan.

 


inprimatu