inprimatu
Ez nekiela zer egin geratu nintzen...
Izenburua:
Ez nekiela zer egin geratu nintzen...
Sinadura:
Felipe Juaristi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Juaristi, Felipe

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
76-77

Felipe Juaristi

 

 Ez nekiela zer egin geratu nintzen

 zu joatean

           trenbide hotzeko bakardadean,

 —jota, agian—

 malkoak hiltzen ziren ene aurpegian

 gure gorputzek ez baitakite

           distantziaz,

           isiltasun borobilez.

 Ez nekiela zer esan geratu nintzen

 zuk ihes egitean

           geltokiko anden latzean,

 —azken uneak dastatzen, beharbada

 tristura astunak itotzen ninduen,

 gure ahoek ez dakitelako

           agurrez,

           ikusi arte hitzez.

 

 Kezkura etsipengarriak inbaditzen hau

 ameslari kalera begiratzen dunanean,

 eta bakarrik aurkitzen duk hire burua.

 hain bakarrik, hire bakardadea uki

                                     dezakenalarik.

 Ene maitea, ez iezaien

 urra hazaten utz

 gau pasarikoen,

 ametsek lo egiten duten leku berean

 lo egiten duten laztanen.

 horitzen ari diren oroitzapenei.

 

 


inprimatu