inprimatu
Hiztegia, poema
Izenburua:
Hiztegia, poema
Sinadura:
Bernardo Atxaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irazu, Joseba

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
23-25

Susa bandako infiltratua:

 {TITULUA}

Hiztegia, poema

 

Bernardo Atxaga

 

         marixor.—amandre ipuietako pertsonaiarik ezagunenetakoa, Cinderella,

 Cendrillon, Cenicienta. Neskameesateko modu bat, beraz. Aipamena (Jose

 Arratibel-en kontu zaharretatik hartua): "Otza kentzeko eta pixka bat

 legortzeko, sukaldean su ondoan jartzen zan, ta an buruari azka egiņaz,

 zorriren bat aura eramango bazukean bezala egiten zuan. Orrela ikustean, etxeko

 bi alabek eta neskameek parre egiten zioten. Berak ez entzuna egiten zuan eta

 zerbait gorra ote zan edo, Marixor deitzen asi zitzaizkion, ta andik aurrera

 bestela ez zioten deitzen: Marixor gora eta Marixor bera (...) Bazkal ondoren,

 Marixor antzarreri begira zegoala, betiko emakume xaar ura gertuatu zitzaion

 esanez: —Gaur erriko pestak eta, zertan zaude emen pestara, dantza egitera joan

 gabe? —Neretzako ez dago dantzarik —erantzun zion Marixorrek, burua makurtu eta

 begietatik negar malkoak botaaz."

         punitu.—gaztigatu.

         pairadura.—sofrimendua. Esate baterako: "Marixorren pairadura haundia

 zen, ezen ezin baitzuen maiorazkuarekin dantza egitera joaterik ahal". Gaur

 eguneko huritan, sarritan ikus liteke neskametxo bat —andre seņorak

 bederatzitarako itzultzeko agindu diola eta— bere lantokiaren ezkaratzean

 nobioarengandik agurtzen. Seguru pairamena duela, seguru ez zaiola atsegin

 astebeteko bakardaderantz gidatuko duen aszentsore hori hartzea.

         perfidious.—gaiztoa, zitala, traidorea. Amandre ipui eta komikietan

 irauten duen hitza.

         dandelion.—printze baten izena. Horretzaz gain, kardanbera, dent de

 lion, belatzetan txit ugaria den kolore beilegiko lorea. Haizea eman ezkero

 mila izpitan desegiten den borla xuri-gris bat ematen du udaberritan (lumatu

 egiten dela, esan genezake). Borla hoik partaide izaten dira umeteriaren

 jostaketetan (herri ttikitako umeteriaren jostaketetan, noski). Izpiak

 —ilaunak, euskaraz— izartxoen antza dute, eta hegaletan ibiltzen dira (nork ez

 du ilaun bat bere leiho aurretik pasatzen ikusi?). Fellini-ren Amacord filma

 ilaun —vilano— hoien etorrerarekin hasten da.

         leihatu.—saiatu, bermatu, ahalegindu.

         primula.—lore bat, more kolorekoa sarritan.

         eri gartzelatua.—eri kartzelatua (BN-haz) : gravemente enfermo,

 gravement malade.

         salako leihorat. —aipamena:

                         "Aizpa jaunts ezazu arrauba xuria

                         nik ere jauntsiren dit zaia berdia

                         ingoiti horra duzu zure senar geia

                         botzik kita ezazu zure sor-etxia

 

                         Klara, zuaza orai salako leihora

                         ipar ala hegua denez jakitera

                         iparra baldin bada, goraintzi Salari

                         ene korpitzaren xerka jin dadila sarri

 

                         Ama juanen gira oro alkarreki

                         etxerat jinen zira xangri handireki

                         bihotza kargaturik, begiak bustirik

                         eta zure alaba tunban ehortzirik".

         aienatu.—urrundu, urrutiratu (baina aieneka, noski).

         ekiaren zantzutik.—eguzkiaren seinalea. Lehenengo argi txintarekin

 jaiki zara eta paseuan zabiltzala eguzkiaren arrasto bat sumatzen duzu

 itzaletan zegoen malda batean: "Hara, ba diagu eguzkiaren zantzua" esan

 zenezaioke lagun hartu duzun txakurrari.

         lerratu.—xuabeki joan, nolabait.

         pausatu.—pasatzen dena ezta pausatzen, ezta gelditzen.

         bad boy.—kanta baten izena, mutil (edo galai) gaiztoa.

         buztina.—lur moeta bat, aukeran beltza, lur gizena, etxekoandreek

 tarrotarako erabiltzen dutena.

 

Poema

 

 marixor punituaren pairaduraz, oh perfidious dandelion

 lehiatzen da primula (eri gartzelatua) salako leihorat

 Eta esan genezake: ez naiz aienaturen ekiaren zantzutik

 ezta lerratuko ere itzal bioleta horretan pausatzeraino

 Baina zu ez ba zatoz (oh bad boy) bakardadean hilen da

 petaloak binaka bildurik, buztinaren abantailak galduta

 

 


inprimatu