inprimatu
Zanteri sonetoa
Izenburua:
Zanteri sonetoa
Sinadura:
Edgar Allan Poe
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Mikel Antza)
Egilea(k):
Albisu, Mikel
Poe, Edgar Allan

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
44

Edgar A. Poe

 

euskaratzailea:

Mikel Antza

 

Zanteri sonetoa*

 

 Irla ederra! lore guztietatik ederrenari!

 izen dultze guztietatik dultzeena hartzen diozuna!

 Hainbat ordu distiranteren oroitza esnatu ziren

 zure ikusmiran eta zugan une berean!

 Hainbat aihenaturiko bozkario eszena!

 Hainbat, zure malda berdeetan

 inoiz gehiago ez! Oi! soinu triste majiko hori

 guztia itxuraldatzen! Zure xarmak ez du inoiz gehiago sorginduko,

 inoiz gehiago ez zure memoria! Lur madarikatu

 gaurdanik gordetzen dut lorez estaliriko zure itsasbazterra

 O, hyazinthozko irla! O, purpurazko Zante!

 "Isola d'oro! Fior di Levante!"

 

 1837.ean

 

         Zante, Joniko irlatariko bat da, lau nagusietatik meridionalena.

 Bertara iristeko Morea edo Peloponeso sartaldeko itsasbazterretik, izen berbera

 daraman kanale bat igaro behar da. Zabalera neurketa hau egin zenetik irlak

 nozitu duen higidura kontuan hartu gabe, 408 km. karratutakoa da. Zante da

 hiriburuaren izena ere.

         Antzinakoek irla hau Zakyntho edota Zakunto izenaz ezagutzen zuten, eta

 hain zuzen, Iberia penintsularen itsasbazterreko Saguntoren Metropolia zen.

         Ez zaitez Sortalderantz abiatu irla honen bila, itsaslaino itxi batek

 biltzen du beti; ez duzu aurkituko kanalea txalupan igarotzen baduzu ere; ez

 dituzu oinak beregan ipiniko hondar higikorra balitz bezala irensten zaitu eta.

 Hurbil daukazu, behatu ongi, aurkitu, zu ere izan zindezke...

 

  

 


inprimatu