inprimatu
Gaur gauean...
Izenburua:
Gaur gauean...
Sinadura:
Charles Bukowski
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Xabier Montoia)
Egilea(k):
Montoia, Xabier
Bukowski, Charles

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
39-43

Charles Bukowski

 

euskaratzailea:

Xabier Montoia

 

Gaur gauean

 

 "Zure neskei buruzko poemek

 50 urtetan barru iraungo dute

 neskak joanak izango direnean"

 esaten dit nere editoreak telefonoz.

 

 Editore maite hori:

 Badirudi neskak joan direla

 iadanik

 

 Badakit zer esan nahi duzun

 

 Baina emaidazu benetazko emakume bat

 gaur gauean

 eneganantz ibiltzen zolan zehar

 

 eta zuk poema guztiak gorde ditzakezu

 

 onak

 txarrak

 eta hau bukatuz gero idatziko ditudan guztiak

 

 Badakit zer elan nahi duzun

 

 Badakizu zer esan nahi dudan?

 

Orlegi izoztua

 

 Zer da hau?

 emakume zahar bat, lodia,

 horiz jantzirik,

 media apurtuak

 espaloiko ertzean eserita

 umetxo batekin

 98 gradu arratsaldeko 3rak,

 lizun, zantar

 dirudi

 Baina begira, bare daude,

 ia zoriontsuak,

 jelatina orlegia jaten

 arrosa gorriak

 dirdira egiten duen bitartean.

 

Zu

 

 Basapizti bat zara, esan zuen.

 Zure hesteontzi handi zuri hori

 eta oin iletsu horiek,

 ez dituzu inoiz hatzazalak mozten

 eta esku lodiak dauzkazu

 hatzaparrak katu bat bezala,

 zure sudur gorri distiratsua

 eta inoiz ikusi ditudan

 potrorik handienak,

 esperma botatzen duzu

 baleek bizkarreko zulotik

 ura botatzen duten bezala.

 

 Basapizti basapizti basapizti,

 musu bat eman zidan

 zer nahi duzu

 gosaltzeko?

 

462-0614

 

 Azken bolada honetan jende askok deitzen nau telefonoz.

 Denak dira berdinak.

 "Zu al zara Charles Bukowski

 idazlea?"

 "Bai" esaten diet,

 eta haiek nere idazkiak ulertzen dituztela

 esaten didate,

 eta haien artean batzuk idazleak dira

 edo izan nahi dute

 eta lan astun eta izugarriak

 dituzte

 ezin dute beren etxebizitza pairatu

 gau horretan

 norbait behar dute mintzatzeko

 eta ezin ditudala lagundu

 hitzak ez ditudala ezagutzen

 ezin dute sinistu.

 Ezin dute sinistu

 orain sarritan

 nere gelan sartzen naizela,

 errai oraka

 esaten dudala

 "Jesus, Jesus, berriro ez".

 Ezin dute sinistu

 maitasunik gabeko jendea

 karrikak

 bakardadea

 hormak

 nereak direla ere.

 Eta telefonoa zintzilikatzen dudanean

 nere sekretua ezkutatu egin dudala

 pentsatzen dute.

 Nik ez dut jakinduriaren bidez

 idazten.

 Telefonoak jotzen duenean

 nik ere atsegin izango nituzke

 kontsolamenduzko hitz batzuk.

 

 Horregatik dago nere zenbakia

 zerrendan.

 

 


inprimatu