inprimatu
Masusten bideko balada bat...
Izenburua:
Masusten bideko balada bat...
Sinadura:
Ezra Pound
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Josu Landa)
Egilea(k):
Landa, Josu
Pound, Ezra

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
45

Ezra Pound

 

euskaratzailea:

Josu Landa

 

Masusten bideko balada bat

 

 Shinekoen etxe garaia begiratzeko

 Gauzen hegoekialdeko izkinan eguzkia altxatzen da

 Rafu izeneko alaba bat bait dute,

                 (neskatil xarmanta)

 Berak asmatu zuen bere izena: "Gazako beloa",

 sedarrei janaritzat masustak ematen bait dizkie.

 Berak hiriko hegoaldeko horma ondoan hartzen ditu.

 Fibra berdeez bere otarrearen irazkia egiten du,

 Katsurako adarrez bere otarrearen buruntzia egiten du,

 eta ezkerreko aldera botatzen du bere ilea.

 

 Bere belarritakoak perlazkoak dira,

 Seda loratuazkoa bere oihala,

 Seda berazkoa purpuraz tindaturik gona,

 Eta pasatzen diren gizonek Rafu ikusten dutenean

                     Lurrean ezartzen dute beren karga,

 Geldi geratzen dira eta beren biboteak okertzen dituzte.

 

Harribitxizko eskaileraren lamentoa

 

 Rihakutik

 Bitxiharritutako eskaloiak ihintzaz zuriturik daude,

 Hain berandu denez ihintzak nire gasazko galtzerdiak

                             beratzen ditu,

 Eta kristalezko kortinaren azpian

 Eta udazken garbian ilargia begiratzen du.

 

 Oharra:Harribitxizko eskailera, beraz, palazio bat. Lamentoa, beraz, badago

 kejatzeko arrazoirik. Gasazko mediak, beraz, gortearen andere bat ez neskame

 bat kejatzen dena. Udazken garbia, beraz amanteak ez du eguraldiaren

 aitzakirik. Anderea ere agudo iritsi da ihintzak ez bakarrik eskaloiak zuritu

 baizik galtzerdiak beratu ere egin dituelako. Poemak balio espezial bat du

 andereak ez bait du erreprimenda zuzenik botatzen.

 

 


inprimatu