inprimatu
Kitarra
Izenburua:
Kitarra
Sinadura:
César Vallejo
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Josu Landa)
Egilea(k):
Landa, Josu
Vallejo, César

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
44

Kitarra

 

César Vallejo

 

euskaratzailea:

Josu Landa

 

 Sufritzearen, gorrotatzearen atseginak

 sermoizko pozoinez tindatzen nau,

 baina lehen

 seigarren eta zortzigarren gezurren artean

 bere ordenu majikoa, bere zezen handitasuna

 finkatzen duen zerramak guziak sufritzen ditu.

 

 Sufritzearen atsegina... Nor? Nori?

 nor, haginak? nori gizartea,

 haginoiaren arrabiazko karburoak?

 Nola aldamenekoari

 haserrerik eman gabe, izan eta egon?

 

 Nire numeroak baino gehiago balio duzu,

 gizon bakarra eta beren bertsozko prosaz,

 beren prosazko bertsoaz,

 hiztegi guziak baino gehiago balio dute,

 zure arrano funtzioa,

 zure tigre mekanismoa, lagunurko leuna.

 

 Sufritzearen atsegina,

 mahaiean esperantzak itxoitera,

 igandean hizkuntz guziekin,

 larunbatean ordu txinatar, belgietarrekin,

 aste barruan, bi listutxarrekin.

 

 Zapatilatan itxoitearen atsegina,

 bertso baten atzean ximurtuta itxoitearena,

 indar handiz eta zorte txarrez itxoitearena;

 sufritzearen atsegina: gerrian harri bat duen

 hildako eme baten ezker kolpea

 eta hila hari eta kitarra artean,

 egunak negar eginaz eta hilabeteak kantatuz.

 

 


inprimatu