inprimatu
Kreazio lanak
Izenburua:
Kreazio lanak
Sinadura:
Tere Irastorza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irastortza, Tere

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
24-25

Teresita Irastorza

 

 Gogoratu nahi nuke

 elkarren eskuz pilatu genuen

 itsasoa,

 elkarren indarrez amildu genuen

 gaua.

 

 Gogoratu nahi nukeena

 inoiz gertatu ez delako,

 sakelean sartuko dut

 zitarraren arrotasuna,

 eskuen epeltasuna,

 eta gaueko isiltasunaren oihartzuna

 sakelean sar eta

 aurrera jo,

 itzultzea ezinezkoa den bidetik,

 begiak ireki eta

 aurrera jo,

 lainoturik dagoen bidetik.

 

 Ihes dihoakion errainuari

 sagika doan gizon bakartiaren bakardadeak

 bakarrik uzten duen kale berdea

 gauean.

 

 Ihes dihoakigun erreinuari segika

 doan gizon bakartiaren kanduak

 zauriturik uzten duen kaleko espaloiaren

 koska

 gauean.

 

 Kaletik ihes egin nahi duen

 gizona

 ihes dihoakion errainuzko erreinuari

 zer dela ez jakin arren

 hankaz zapalduz

 noraino joango den jakin gabe,

 doa, baina

 

 badoa

 inoiz itzaliko ez den alamartxoa igerri duela eta...

 

 


inprimatu