inprimatu
Esaidazu...
Izenburua:
Esaidazu...
Sinadura:
Tere Irastorza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irastortza, Tere

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
20-21

T. Irastorza

 

 Esaidazu

 zer pentsatzen duzun

 nitaz

 "Bic" merkeaz

 izkribatutako poema:

 zer sentitzen duzun

 nire arnas hotza

 eta odol beroak

 ezin itzal ditudanean;

 zer,

 pelota bat eginik

 ezkerreko txokoko paper-ontzi funtzional horretara

 botatzen zaitudanean;

 zer,

 garrasika etorri

 eta nere minak

 zeure koadratu tristeetan

 itotzen ditudanean.

 

 (Esnai - ametsetan ari nintzen

 eta erantzunik gabe

 ikusi naizenean,

 zu ere,

 orri merke despreziatu

 misterio bat zarela

 ikasi dut:

 maite dudan

 misterio koadratua

 gauza guztien gainetik

 maite zaitudan

 orri orian

 izkribatutako poema)

 

 Hitzak katibu izango dituzu, hitzez mintzatzea beharturik izango zera, ondea.

 ORDUAN, zentzua galdu duten hitzak baztertzea

 erabakiko duzu. Baina, hitz hoiek kajoian sartuz gero

 jueza eta Berdugo

 sentituko zera.

 

 Eta ezeren jabe ez zarenez, eta ezeren jabe

 EGON nahi ez duzunez, eskubiko sakeletik giltza aterako duzu eta

 Askatasuna emango diezu.

 Orduan, haiek zure jabe eta zu haien jaun izango zarete,

 Eta morrointzan dagoela jabetasuna

 Konprenituko duzue,

 

 Honela, poemen mamiaruntz - hau da

 biziaren ESAN-NAHIaruntz-abiatzen den bidatxurra ļrikitzen hasiko zarete.

 (Erreka ertzean. Eskuen bidez)

 

 Errezaizango zaizue lehenbiziko orduetan. Baina, laister aurkituko dituzue

 gorputz handiko harriak. Eta hots piskat egin bezain pronto, argiak piztuko

 dira inguruetako etxeetan. Eta dena konprenitzea uste duten jantzi batzuk

 irtengo dira lehiora. Batzuk, zeren eta zuek egiten ari zeratena bere

 liburuetan ikusi ez dutenez, erreportajea egitera irtengo dira.

         Beste batzuk, zuek ireki duzuen bidatxurra herentziz aitonengandik

 errezibitu dutenez, lurreetatik doanez eskutada bat zikin kentzea debekatuko

 dizute. Baina, zuek aurrera jarraituko duzue, Gizonak agintzen ez duen haize

 boladak bultzaturik.

         Laister, hainbeste eta hain estraino diren gauzak ikusirik "Pentsa

 dezadan" esango duzue. Eta berriz, ezer ez duzula konprenitzen, konprenituko

 duzu. Eta erreka ertzean eseriko zera, ura edanez lastozko poemapean lo

 egitera.

 

 Aurrean,lastozko poemapean txirbillezko hitzak batuko dituzu poema egin

 nahirik. Baina ez zaizu poemarik agertuko, h-i-t-z-a-k baizik.

         Aurpegia eman ez nahirik, lastozko poemapean jarraituko duzu. Eta hori

 bakartadea! Bakartade hutsa, hustasun beltza, kezkarik gabe egon nahia.

         Egunen batean, haize bolada sartuko da lastozko poemapera, zeure burua

 engainatu nahirik larrua ispilu aurrean admira nahi zenuenean, eta ikusi nahi

 zenuen perfekzioa desegiten hasiko da.

         Gauaz, ez zaitu loak hartuko. Egunez, ez duzu atsegin izango.

 Kristalezko ispilua apurtuko duzu. Lastozko poemak hautsiko dituzu eta izarpean

 biziko zera, dirurik eta etxerik gabe mundu guztiaren jabe. Denak izkutatzen

 duena AITORTUAZ: Munduan aberastasuna diruaz erosi nahi dutenak direla

 miserableenak. Eta zu izanen zera POEMA BAKARRA.

 

 Tranka botako diogu.

 Atalaraz iretxiko dugu.

 Guretzat

 bakarrik

 ezin

 bizi gaitezke.

 Mila gizonen īnfernuaren

 su tartean

 ezin

 habirik egin

 bintzat.

 Irten gaitezen kalera!

 Elkar maitatzera,

 mila gaudenik, bat

 ezik ezkera.

 BAT,

 gaur mila garenok

 BAT, gera

 

 


inprimatu