inprimatu
Elkarrizketari uko...
Izenburua:
Elkarrizketari uko...
Sinadura:
Mikel Anza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Albisu, Mikel

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
16

 Elkarrizketari uko

 bai (e)ta ez besterik ez diozunean

 zure izateari agur egin diozu

 galdu duzu gizatasuna

 norabiderik gabe

 animaliak baino behartsuago

 errekarik gabeko hibaia

 adarrik gabeko zuhaitza

 

       bainan..., oraindik ere

 ametsak non duzu jendetasuna?

 

       ostera

 loak: "txingurri eta zorriek zerri eta urdeei

 orain jate(n) ez p(b)anauzu

 urdaiazpiko bihurturik

 tabernan zintzilik aurkituko zaitudanean

 inolako gupidarik gabe txikitu eta

 , koska (e)ta koska,

 xehetu eta ongi trituratu ondoren

 irentsi egingo zaitut"

 

       horbelek ezin haizeari uko

 eztaere itsasorako errekaren ur-sortei

 

       Lezean eta

 ustel usaina

 kaka ta zirina

 

       ametsak nor naiz ni?, eguzkiak ..., noiz? ametsak

 eguzkiak ..., ametsak nor da hura?, eguzkiak ...

 non? ametsak, eguzkiak ..., ametsak zergaitik?

 eguzkiak ..., zertareko? ametsak, nola?

 "nor haiz hi?" eguzkiak

 

     Betikotasuna bezain ulerkaitz

     i  x  i  l  t  a  s  u  n

 e  a  n

 

           biziaren

 biziaz

           bizi-bizi

 irrintzika  iii

               iiiaii

               aiiiaii i

               a iiiaii i

               aiiiiiiiiiiiiiiiii

 

 harkaitza eta burdingari arteko

               Haitzak

 

 


inprimatu