inprimatu
The stranger song
Izenburua:
The stranger song
Sinadura:
Leonard Cohen
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Cohen, Leonard

Argitalpena:
Oh! Euzkadi.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
29-31

The stranger song

 

Leonard Cohen

 

 Izan ere, ezagutu zenituen gizon guztiak

 jokoa utzia zutela zioten jokalariak ziren

 Beti eman zenien zuk aterpe

 Ezagutzen dut gizon-klase hori

 Gogorra da bertan etsitzeko zerua iritsi nahi duen

 edonoren eskuari eustea.

 

 Eta utzi zituen komodinak josoak

 ez zizula ia ezer utzi konturatzen zara

 ezta farrerik ere

 Edozein jokalari bezala kartarik hoberenaren zain ari zen

 jokoaren amaiera ekarriko zuen

 karta hain on horren zain

 Jose bat Belengo Portalaren bila bezala izan zen

 Jose bat Belengo Portalaren bila bezala izan zen

 

 Eta egun batean zure leihoaren kontra jarriz

 eskaini zenizkion maitasunak beroak eta aterpeak

 bere ahulezia ekarri zutela esango dizu

 Eta bere karteratik

 tren-ordutegi zahar bat atereaz esango dizu

 Heldu nintzenean kontatu nizun arrotz bat nintzela

 heldu nintzenean kontatu nizun arrotz bat nintzela.

 

 Baina orain, dirudienez, berte arrotz batek

 bere ametsak, berte norbaiten zama bailiran

 ahanz ditzazula nahi du.

 Ah, zu, ikusia zenuen lehendanik gizon hori

 haren urrezko besoa kartak banatzen

 baina orain herdoildu da ukalondotik behatzetara

 Eta aldatu egin nahi du jokoa aterpearen truke

 Eta aldatu egin nahi du jokoa aterpearen truke.

 

 Ezin eraman duzu berte gizon nekatu bat ikustea

 bere eskua jeisten

 pokerraren joko sakratua uzten ariko balitz bezala

 Eta lo hartu arte bere ametsez mintzo zaizun bitartean

 ohartzen zara bide zabal bat badela

 haren sorbaldaren gainean kea bezala bihurritzen dena

 haren sorbaldaren gainean kea bezala bihurritzen da.

 

 Sar eta eser dadila esaten diozu

 baina zerbaitek buelta eman arazten dizu

 Atea zabalik dago ezin duzu dagoenekoz aterpea ukatu

 Bidearen krisketari eragiten diozu

 Irekita dago ez zaitez ikara

 Ene laztana zu zara arrotz zaren hori

 Ene laztana zu zara arrotz zaren hori

 

 Bueno, zain ninduzun, ziur nengoen

 itxaroten geunden trenen artean topo egingo genuela

 Beste bat hartzeko ordua dela uste dut

 Mesedez uler ezazu, ez nuen inoiz asmo ezkuturik izan

 ez horren ez beste ezerren

 muineraino heltzeko

 Bueno bera horrela mintzo da

 ez dakizu zer dakarren atzean

 Bera horrela mintzatzen denean,

 ez dakizu zer dakarren atzean.

 

 Elkar ikusiko dugu bihar nahi baduzu

 ertz gainean, ibai amaigaberen baten

 gainetik eraikitzen ari diren zubiaren azpian

 Gero geltoki-espaloia uzten du

 bero dagoen ohe-kotxera igotzeko

 Ulertzen duzu, beste aterpe baten eske ari da soilik

 Eta burura datorkizu, ez zen inoiz arrotz bat izan

 Eta diozu, bale, zubian edo atzeragoko nonnahi.

 

 Eta utzi zituen

 komodinak jasoaz

 ez zizula ia ezer utzi konturatzen zara

 ezta farrerik ere

 Edozein jokalari bezala kartarik hoberenaren zain ari zen

 jokoaren amaiera ekarriko zuen

 karta hain on horren zain

 Jose bat Belengo Portalaren bila bezala izan zen

 Jose bat Belengo Portalaren bila bezala izan zen.

 

 Eta egun batean zure leihoaren kontra jarriz

 eskaini zenizkion maitasunak beroak eta aterpeak

 bere ahulezia ekarri zutela esango dizu

 Eta bere karteratik

 tren-ordutegi zahar bat atereaz

 esango dizu, heldu nintzenean kontatu nizun arrotz bat nintzela

 heldu nintzenean kontatu nizun arrotz bat nintzela.

 

  

 


inprimatu