inprimatu
Bertsoak
Izenburua:
Bertsoak
Sinadura:
Lorentzo Garate
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garate, Lorentzo

Argitalpena:
Txortan.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
26-27

Bertsoak

 

         Atal honetan 19. mende bukaera aldera gertatu zen kaletar eta

 baserritarren arteko istilu bati buruzko bertso sail polit bat aurkeztea nahi

 genizueke.

         Egia esan guran zera aipa genezake: pasadisuaren kontalaria

 baserritarra zenez gero, gertaturikoak berauen ikuspegitik azaltzen dizkigula,

 nola ba bestela!

         Egileari buruzko xehetasunak nahi izanez gero, Lorentzo Garate

 Gabilondo zela ezan behar, Maltzeta-etxetxo baserrian jaioa eta 19. mendean

 bizi izana.

         Eta azkenik, irakurle, bertsoak kantatzeko omen dira eta, ea ba,

 zuetariko nork ikasten dituen lehenik eta gero kantatu.

                                                                           Dabid

           1/

 Milla zortzireun da

 laroe ta amabosta,

 kunplitu diradela

 egun asko ezta;

 urte berrian bian

 izan degu festa,

 portunatu dalako

 basatxarri kasta;

 polbora ta posta

 ondotxo da kosta;

 kaletarrak bota

 guk lenbizi jota;

 ez digute ezer eman

 berona dala-ta.

 

           2/

 Txerria azi mendian,

 eraman kalera,

 probetxu aundirik ez ta

 naikua galera;

 gutxiñez amar lagun

 izanak bagera

 txerri ori bajatutzen

 Azkoiti aldera;

 guzizko arrera;

 guk eraman bera

 iltzeko erara

 atariko atera;

 argatik, kaletarra,

 ondo bizi zera.

 

           3/

 Lorentzo ta Inazio,

 Jose, Jose Maikiñ,

 Maltzeta-etxetxo'kuak

 nai duanak jakiñ;

 Erramon da Antonio,

 Manuel ta Joakiñ,

 Utxerri'kuak ziran

 aita iru semekiñ;

 Etxosta're gurekiñ,

 bere illobarekiñ;

 Maltzeta ere piñ;

 orra moduz ekiñ;

 deabruak bazituan

 txarri orrek berekiñ.

 

           4/

 Jatorriz guria zan

 orren arrastua,

 argatikan genduan

 kuadrilla batua;

 Utxerri zan estraña

 orri tiratua,

 juagatik ez izan

 ardi golatua;

 gizon armatua

 bazan juntatua;

 amarren kontua

 ezta alperrik jua;

 kaletarrak jan dute

 gure txarrapua.

 

           5/

 Kuestio ederra da

 ori alajaña,

 zer dan orra probatu

 gizon oien griña;

 oietara ezkero

 sobre zan jakiña,

 legetatikan fuera

 naiz izan egiña;

 orien koziña

 bistan daguan seña;

 ein duten azaña

 bestek eragiña;

 probetxu on deiela

 guria zan baña.

 

           6/

 Bi lagunez juntau zan

 Ormola aurrian,

 Jose Ormola ta Ubita

 zituan urrian;

 tiroz ikutua du

 Josek bizkarrian,

 ataipera sartu zan

 erio-sugarrian;

 asi da okerrian

 kanpora biarrian,

 aginka abarrian

 danak jan biarrian;

 atia itxi ez baliote

 an zan sukaldian.

 

           7/

 Santa sekula oraindik

 orrelakorikan

 zenek pentsatu emen

 pasako zanikan?

 Zenek tirua tira

 bazan atzetikan,

 odola asi zitzaion

 bere eridatikan;

 kobrantza onikan

 ez eon gugandikan;

 zerbait nai orratikan

 Ormola aldetikan:

 Pedrori eldua da

 patrikaratikan.

 

           8/

 Askori emana da

 txarri ori sustua,

 gurekiñ estrañetik

 anka-apustua;

 pareran zirudien

 deabruan auspua,

 beti dantzan zebillen

 atzeko trozkua;

 banuan juzkua,

 etzan onezkua;

 animan gaiztua,

 ez izan justua;

 Aldatxarren'i ia

 jan zion astua.

 

           9/

 Kaso ederrak ditu

 gure eiziak:

 galanki nekatu ta

 etxera gosiak;

 arrisku galantian

 an giñan guziak,

 etzuan ikaratzen

 gizonai eltziak;

 orren agiñ luziak

 etziran dultziak,

 bi ontza pasiak,

 mendian aziak;

 ortan geradenean

 Jaunari graziak.

 

           10/

 Gure erida artuta

 ibaira arrastuan,

 atzeko konfiantza

 nunbait falta zuan;

 ez ibilli ta egon

 istillu gozuan,

 bestela ortikan gora

 martxatuko zuan;

 Ubantxo'k jo zuan

 makillaz buruan,

 ibaiko potzuan

 bertan bota zuan;

 samurtuta zegoana

 klaro ezagun zuan.

 

           11/

 Pozik sartua zana

 txerri-toki baten

 atia zabaltzia

 asko omen zuten;

 ez du edozeñek ala

 txerria zaitutzen;

 uste etzendutenak

 ikusi zenduten

 zuei eramaten;

 ari naiz esaten:

 guk ekarri aurten,

 zuek beste baten;

 noizbait asiko al zerate

 ordañak ematen!

 

           12/

 Jox-Auxtiñ Malmai ere

 oso dudatikan

 libratu izango da

 orren agotikan;

 oinbestez urreratu

 eltzera atzetikan,

 ibaira salto egin du

 oso estutikan;

 or dago pozikan

 dala bizirikan;

 pasa da ur-petikan

 al dun lekutikan;

 egiñ izan biar du

 murgill ederrikan.

 

           13/

 Bizentek konpañiaz

 egin duen lana,

 badakit papeletan

 bialdua dana;

 ez du oso altuan

 menditarren fama:

 ez giñakiela juango

 eper batengana;

 bera egon ona,

 ala dauka sona;

 tiralari zuzena

 ark bear zuana;

 bera ere bestek ilda

 izango zan juana.

 

           14/

 Gizon orrek ez du nunbait

 eiz-bildurrikan,

 bestela etzuan esango

 orrelakorikan;

 libre naiago orrek e

 bere partetikan,

 beste neurtzen errez da

 aldamenetikan;

 juan orratikan

 zerbaitegatikan,

 esanaz platikan

 orma gañetikan:

 «Seguru ote ziok

 ori oraindikan?»

 

           15/

 Jose Otola kalian

 estraña tiria,

 otsarekiñ seguru

 ura ikaria!

 Amar oñez aparte

 tiruan biria,

 txerria azkar iltzeko

 ura zan jiria!

 Aitola'k ordia

 petxuan erdia

 zuzen nunbait tia;

 ez da kobardia;

 lagun izango zuan

 aingeru guardia.

 

           16/

 Dionisio burruka

 egiña estrañatik,

 Gurutzia bigarren

 eldua ankatik;

 Martita're makillaz

 jotzen zan burutik,

 Bizente erakusten

 orma gañetatik;

 Marianok orratik

 lenengo tirotik

 jo du biotzetik,

 al duan lekutik;

 makaldua egon ezpalitz

 martxa danengatik.

 

           17/

 Eskribau jauna're an zan

 bolsillo testigu,

 txerri orrek badu olako

 zenbait kuestiu;

 guretzat ere izan zan

 naikua kastigu:

 nekia prankorekiñ

 utsikan gelditu;

 eskribauak badu,

 timaz jo ei du,

 bolsilloâ pasa du

 inposible ezpadu;

 atzeko patrikaran

 ikutua badu.

 

           18/

 Bi karnizerok dute

 narrua kendua,

 okerra bazan ere

 or da zuzendua;

 ezta sasoe txarra

 Gabon ingurua;

 urdaia gazitzeko

 ez da berandua;

 gure txarbargua

 or da geratua;

 pisuz sei arrua,

 zer urdai-mordua!

 Ongi pasa deiteke

 aurtengo negua!

 

           19/

 Bertsotan ari naiz

 txarri orren kausan,

 guretzat probetxurik

 ez dalako izan;

 gu allegatzerako

 Aitola palta zan,

 parte gabeko asko

 kale ortan etzan;

 gu ere esperantzan

 jatorriz nola zan;

 erituta juan zan

 erren eiñez dantzan;

 laurden bat gutxiñez e

 guretzat bear zan.

 

           20/

 Ganau ona jatxi zan

 gurekin menditik,

 nekiak aprobetxa

 izanagatik;

 baserritarrak eaman

 kaletarrai beti,

 utsa da eramatia

 pagatziagatik;

 debalde bertatik

 juan zan gugatik;

 aitortu-ezagatik

 bistan dago onetik;

 orra ogei bertso berri

 basaurdiagatik,

 

 


inprimatu