inprimatu
Bukowskyren aitorpen sekretua Parisetik etorri zenean
Izenburua:
Bukowskyren aitorpen sekretua Parisetik etorri zenean
Sinadura:
Felipe Juaristi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Juaristi, Felipe

Argitalpena:
Txortan.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
19-20

Bukowskyren aitorpen sekretua Parisetik etorri zenean

 

 Hainbat denboratan momentu honen zai egon naiz,

 orain, propietatez hitzegin dezaket,

 propioki, nire bizitza zuritzeko,

 nigandik ken dezazuen kaliz hau

 mundu horretan mortal guztien gisan portatu naizela,

 igandeetan eta gordetzeko jaietan, bada hori,

 jaia gorde dudala nire potroen artean,

 eta lanegunetan neskameei esku sartu

 Oihan Beltza baino beltzago eta loretsuago diren oihanetan,

 lujuriaz betetako agure berdearen begiez gona zulatu ondoren.

 Ezer ez, damutzako moduan.

 Badakit Henry Miller zaharkitua dagoela esan dudala,

 inpotente esatera ez naiz ausartu,

 aurpegi preokupatuz, zeinu jakitunez,

 baina bere Paris puta gaizkimakilatua da dagoenekoz.

 Behebarruetan hamabosteko neskatxak

 masturbatzen dira haren ausentziaz, ikusi dut.

 Montmartretik gora ditien iladak isladatzen dira,

 nire eskuek ez dute behinere brujularik behar izan

 xamurrak gogorretatik bereizteko.

 Batzutan izkina batetan txixa egitean

 uxo zikin batek kaka egin dit

 burutik behera premeditazioz.

 jainkoaren zigorra denik ez dut pentsatu hala ere.

 Erridikuloa sentitzen naizenean

 ipurdia zabaltzen zait, ezin dut ebitatu,

 noizbehinka puzker ozen bat jaurtitzea

 atzetik ematen didatenean,

 Jimenaren aluan pentsatzen

 nire gorputza infernu hau baino goriago da

 eta haren eskua bilatu behar dut nire txarreteran zehar

 A zer erremedio!

 Ganbararik altuenak lohiztu ditudala diozue,

 markesak, kondesak desohoratu; edozein kasutan

 ez da lohiaz nola izara noble horiek zikindu

 ditudan eta orgasmoak ez du begirik.

 Berdin zait, ez dut abizenik ikusten

 nik musukatzen ditudan lur oparoetan.

 Hori beharko genuke, lehen eta bigarren mailako

 aluak egotea, Kortean bezala.

 Batzutan, aitortzen dut, idiarena jo dut

 elizako bankuetan. Emakume elizkoi

 batzuren posturek bero-bero jartzen naute eta.

 Ezin izan dut desioa baztertu. Errudun naiz,

 juzgatu nauzuenez gero; baina esaidazue

 zergatik ez nauzue uzten baketan?

 Infernua ez da horren leku txarra,

                                                           txakurtzulon aurkitue

 

 


inprimatu