inprimatu
Zaude lasai Philip Marlowe
Izenburua:
Zaude lasai Philip Marlowe
Sinadura:
Felipe Juaristi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Juaristi, Felipe

Argitalpena:
Txortan.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
21

Felipe

 

 Zaude lasai Philip Marlowe!!

 Entziklopedia saltzaile egoskorrak

 aspaldi alde egin zuen

 jakinduria lau tomotan zeramala.

 Ez zintuen inoiz Floridako flora eta faunak urduritu.

 Badira hilabeteak holandar erratua

 Las Vegasen dagoela Jerry Lewisen showan.

 Bai, tranbietako piratak geratzen dira.

 Ikusgarriak omen dira haien abordaiak.

 Eta kale zentrikoetan, egun argiz,

 lau atso birjina bortxatu zituen portorrikeņoa.

 San Frantzizko ez da lehen zena.

 Beltzak Txinatownaren jabe egin dira,

 jakinaren gainean zaude.

 Homosexualek maitasuna egiten dute

 umeek eskoletatik ateratzen direnean,

 trafiko guardia mutuen begiradapean.

 "Arriskutsua da ez perseberatzea"

 esaten diozu Elvis Costellori.

 Honek ere ez daki nor den

 detektibe onen zaintzailea.

 

 


inprimatu