inprimatu
Ez ezazu gehiago zerura begiratu...
Izenburua:
Ez ezazu gehiago zerura begiratu...
Sinadura:
Felipe Juaristi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Juaristi, Felipe

Argitalpena:
Txortan.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
3

Felipe

 

 Ez ezasu gehiago zerura begiratu,

 izar herabeti hura ez dago ja.

 Azken aingeru desbideratuak zanpatu zuen,

 zu eta ni heldu serioak izaten

 jolasten ginenean.

 Ordudanik ez da zeruan hura bezalakorik izan;

 kolore asko aldatu du zeruak,

 abiada gustiz

 pasatu dira bezainbeste amets frustratu

 baina haren distirapen hurbilaz

 ez dago izarrik distiratzen duenik,

 beste izarrik ez da nabigatzen

 hain emeki, hain leun.

 Gauak errepikatzan dira

 eta hots egitera ere ausartzen ez zen

 izar hartaz

 ez dugu gehiago jakin.

 

 


inprimatu