inprimatu
Alabeharrez ikusi hindudan etortzen...
Izenburua:
Alabeharrez ikusi hindudan etortzen...
Sinadura:
Felipe Juaristi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Juaristi, Felipe

Argitalpena:
Txortan.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
2

Felipe

 

 Alabeharrez ikusi hintudan etortzen,

 arbolan gainetik, adar luzezko arteak,

 iluntzen ari

 eta hiriak iratxo antza hartzen zuen,

 gauezko eta bizkorra.

 Sartu hintzen logelan

 herri desolatuaren barnean sartzen den bezain agudo

 eta paretetan zehar

 entzun nizkinan

 nigar eta oihuak.

 Zergaitik sufritzen dun

 ene bihotz izkutuaren argia?

 Zer samindurak nahigabatzen hau?

 amodioa, amodioa, amodioa!

 ez nintzen esatera ausartu

 eta gauak nola astiro estaltzen zuen dena,

 multzo hotza,

 malkoz eta ekaitzez

 ikusten jarraitu nuen.

 

 


inprimatu