inprimatu
Underground abisua
Izenburua:
Underground abisua
Sinadura:
Jose María Parreño
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Ierri Garziarena)
Egilea(k):
Parreño, Jose María
Ierri Garziarena

Argitalpena:
Garziarena Berria.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
7

 

Underground abisua

 

José María Parreño

 

 Bidaiari gera zaitez

 onar nire aholkua:

 

 erabil minutu oso bat

 ilusio arin bat marrazten.

 Hain arina ezen

 ez diruak ez arrakastak ez sexuak

 ezin kaiolatu dezaten.

 

 Badakizu nolako martxa daroakigun bizitzonek.

 Segur asko noizbait etorkizunean

 oihan baten sustraiek

 tren-kaia hau suntsituko dute

 eta zure seme-alabaren ilobaren iloba

 hoteletan ariko da ehizan otso bat lagun

 eta kopetan tatuaia bat:

 Einstein gurutziltzaturik.

 

 Erabil ezazu minutu oso bat egunaro

 eta superbibiente horrek

 esan ahal izanen du bere arbasoen artean bazela bat

 hegaztien maitalea

 zoriontsu izaten jakin izan zuena.

 

                                       Las guerras civiles,Anaya & Muchnik 1995

                                       Ierri Garziarenak hautatu eta euskaratua

 

 


inprimatu