inprimatu
Ilargi churiaren keinu
Izenburua:
Ilargi churiaren keinu
Sinadura:
Xabier Iratzeder
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Diharce, Jean

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
uztaila/iraila
Orrialdea:
152-153

Ilargi churiaren keinu

 

Iratzeder

 

 Ilargi-churiaren keinu zurpailean,

 Haitz-beso hezurtsuen gau-zirimolean,

 Nigar erreketako zakur urubia!...

 

 Hoakit, bihotza, hoakit, othoitz hegalean:

 Sar oroz-goragoko Argi zabalean;

 Dirdiraraz gauez-gau han bildu argia.

 

 Oi Argi zabalaren iguzki begia!

 Hari pentsu, hari so barneko loria.

 Barneko egarri min ezin iraungia

 

 Min batek egiten daut, min batek eni min

 Indar guziez nahi, nahi eta ezin.

 Ezin Iguzkiari itzalik ez egin.

 

 Ezin zeruko argiz betetzearekin

 Ene izaite osoz pindar, chimicht egin

 Bertzen bihotz barnea argiz argi dadin;

 

 Ezin gaupe hautan utz, hilen naizelarik,

 Gorphutz-hil ustel baten ikharaz bertzerik...

 Min horrek egiten daut, min horrek eni min.

 

 Jainkoa ikusi dut, Jainkoa lohian,

 Bere odolak busti thu lohi gorrian

 Eta soan bazuen argien Argia.

 

 Haugi, bihotza, haugi, sar gaiten bizian,

 Sar nigarren mahukan, minen urubian,

 Kantus dirdiraraziz zeruko irria;

 

 Eta irriz indarka hilen naizenean

 Diotela guziek; "Emagun lurrean

 Zeruko irriaren zorion hazia".

 

 Goizean bai, sarri ez, joanen zait bizia.

 Itsas-aize, ilhunbe, nigar eta oihu

 Jauzteka derabila galernak untzia

 

 Itsas-aize, ilhunbe, auhen eta dolu

 Goizean bai, sarri ez, munduko bizia.

 Othoizka nagokizu, joan-aintzin, Argia:

 

 Sortuen eta hilen patar erhautsuan

 Intziren, urubien, nigarren kantuan

 Luzaz-luzaz jauz bedi nik egin irria.

 

                                                               Belloc, 26-3-53.

 

 


inprimatu