inprimatu
Ernio'ko gurutz-egalpean
Izenburua:
Ernio'ko gurutz-egalpean
Sinadura:
Jon Etxaide
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaide, Yon

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
urtarrila/martxoa
Orrialdea:
50

Ernio'ko gurutz-egalpean

 

Zelai

 

 Zure oņetan gurutze laztan, ninduzun bein malkoz ari

 Nere errian oņaze-miņa zitzaidan ordun ixuri,

 Gure lorraren mingostasuna etzazu, arren, luzetsi!

   Iguzu, otoi, itxaropena, gal ez gaitezen betiko

 Irain-osin au oi zein dan garratz egonarriz eroateko!

 Ernio'ko gurutz zuria iguzu indar irauteko!

   Etsai zitalak garaiturikan, geroztik zenbat oņaze!

 Euskaldunaren biotz bakoitzak barruan bere gurutze.

 Ekaitz gaizto onen zurrunbillotik eutsi, arren, erortzeke.

   Ezpatadunak izan ba'lira soil-soilki gure etsaiak,

 Euskal-fedeak ez luke arturik orrenbesteko zastadak.

 Zerorren seme saiestu oiek gauzkate apitik joak.

   Zure legea urratu dute, maitasunari uko egin,

 Beren artalde ederrenari diote zaputz eragin,

 Yainko Yaunaren lege zuzenak ezpaidituzte berekin!

 Berri-ona aldarrikatuz Yainko-Gizonak erakutsi:

 "Bi yaunen morroi ezin zintezke iņola ere zintzoz ari,

 Bat nai ba'duzu ziņez serbitu bestea bearko antzi.

   Eliz-gizonok ari dituzu bi Yaun zurika bearrez,

 Bekoarekin atsegiņetan Goikoa dute negarrez,

 Eusko-Fedea kordokaturik beren yokatze makurrez.

   Beso zabalik Ernio mendin zauden gurutze laztana,

 Izan erruki artalde ontaz, eman zaiozu kemena

 Zure kerizpe maitagarrian jarraitu dezan aintzina.

 

                                                                   Donosti, 1952

  

 


inprimatu