Nere Aitortza eta Asmuak
Larramendi'tar Iņaki
Pazko denbora etorri zaigu
Beste urtetan bezela,
Ama-Eliza deika dautugu
Alderatu gaitezela.
Oju garratzaz esaten digu
Beste bizitza egiņa degu
Etzan gauz onik bestela
Eliz-alkitan egondua naiz
Oben guztiyak oroitzen,
Egíņ ondoren sayatu nitzan
Biotzébarrendik damutzen.
Zeruko Aita eta Amari
Laguntza diyet eskatzen,
Lagundu bada nere obenak
Bear bezela aitortzen.
Apaiz prestu bat aldian zegon
Aitor-leku barrenian,
Lotsaz beterik aurkeztu nitzan
Neren epaillean aurrian,
Pekatu danak aitortu ditut
Garbi, apaltasunian,
Guzti-guztiyak barkatu dizkit
Juangoikuan izenian.
Jauna, artzian osatu ditut
Eliza'ren aginduak,
Barren-barrendik poza datorkit
Oben danak barkatuak,
Geroko ere egiņak ditut
Oso antzeko asmuak
Lenago ere egiņ nituan
Ondotik ziran kontuak.
Farrez daudela ikusten ditut
Neri entzuten nautenak,
Arritu ditu eziņ geyago
Nik azkenean esanak.
Gure bizitzak ageri dira
Eztet esaten danenak,
Baņan badakit zabiltzatela
Ni bezelatsu geyenak.
Bizi denbora baduakigu
Askori utskeriyetan
Betikotasun neurri-gabia
Eztegu artzen ezertan.
Entzu gabeak gertatzen gera
Eginkizun geyenetan,
Aurreko utsak bete ditzagun:
Ondorengo egunetan.
Pekatariyak izanagatik
Ez gaitezen ikaratu,
Goiko Artzayan ardiyak gera
Eta danak maite ditu.
Ardi galduak bagera ere
Ziņez bazaigu damutu,
Bizkar-gaņetan artu ondoren
Pozik eramango gaitu.