inprimatu
Neskutsak
Izenburua:
Neskutsak
Sinadura:
Jon Mirande
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mirande, Jon

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
uztaila/iraila
Orrialdea:
43

Neskutsak

 

Mirande'tar Jon

 

 Neskutsak maitè zaituztet

 Amabost urteko neskuts

 Gazi-gezak, betidanik.

 

 Zuen begi-aintziretan

 Ezinbestez gain-beteak

 Ondatzen naiz, itotzen naiz!

 

 Neskutsak, zuek zerate

 Ezti-esne gozoenak

 Ene gosete aundian

 

       .....................

       .....................

 

 Ba'zabiltzan

 Aizpa gazte bi dantzari

 (zein erritan zan aztu zait...)

 

 Beren beso luze-luzeak

 Neri abesten zidaten

 Segu-olerki samin bat.

 

 Ur-ertzean biak zeuden

 Alkarri muxuka, maitez

 Bular zuriak ikara,

 

 Iztar guriak igesi.

 Sortu orduko urtutzen

 Zitzaizkitan oldorpenak

 

 An, Palmadoi murker artan,

 Gogoan nerabilena

 Ezin edestu diteke.

 

 An, Palmadoi orlegian

 Erori ziran neskatxak

 Elkarren besoetara...

 

       .....................

       .....................

 

 Non zara ori? Zer egun zan?

 Ala oro gau-amets bat

 Izan ote da bakarrik?

 

 Errimiñez ezin-miñez,

 Erdiratzen zait biotza

 Egunetik egunera

 Gau luzetik gau luzera.

 

                                                                 Paris'en, 1950

 

 


inprimatu