inprimatu
Aita!
Izenburua:
Aita!
Sinadura:
Jokin Aldabe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Jokin

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
uztaila/iraila
Orrialdea:
36

¡Aita!

 

Aldabe'tar Iokin

 

 Egiñ lo, seme, arren egiñ lo

 siaska guriyen erdiyan.

 Zure begiyak daude onezkero

 legalez ilda neketan.

 Ama daudazu aldamenian

 ta ez izan biraurrikan.

 

 Laxter aitatxo etorriko da

 bere lantegi lekutik

 Illun artian zegola jun zan

 Eta dator itsasotik.

 Bereala emen da zu ta ni gaña

 ¡Ongi etorri berari!

 

 Zenbat nai gaitun ez da miñgañik

 iñola esan lezakenik.

 Maitetasunen iturri zaña

 datorkiyo biyotzetik.

 Emango luke bere odola

 ga biyoren one gaitk.

 

 Bere oñaren o sa kalian

 erraz-erraz igertzen da.

 Ariñ ta zuzen dijua bidian

 bere etxe kutunera.

 Ez da legunik lotuko dunik.

 ¡Antxen dauka atsegiña!

 

 Besazpiñ dakar bere otarra

 arrai guariz betia...

 Aztu zaizkiyo itsas zaparrak;

 jaso du bere partilla.

 Beteko ditu oraíñ itxian

 gizon bezela legiak.

 

 ¡Lo, lo, semetxo; lo, lo, maitia,

 aitaren poza zerana;

 entzun, Amatxo Andre Maria,

 ama baten eskariya.

 Eskeintzen dizut gure senaiya,

 geran ta degun guztiya.

 

 


inprimatu