inprimatu
Zoriko Eresia
Izenburua:
Zoriko Eresia
Sinadura:
V. Holderlin
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Federiko Krutwig)
Egilea(k):
Krutwig, Federiko
Hölderlin, Friedrich

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
uztaila/iraila
Orrialdea:
10

Holderlinen "Schicksalslied"

(Zoriko Eresia.- Poemaren itzulpena)

 

V. Holderlin

 

Euskaratzailea: F. Krutwig

 

 Argitan zabilzte

 Horr garaietan

 Lurr samurretan,

 Zorioneko Geniok!

 Jainkoen aize dizdiratsuek

 Hunkitzen zaituzte emeki,

 Errtilarisaren hatzek

 Korda sainduek bezala.

 

 Sirats gabe'

 Lotan humeak bezalaxe'

 Asnas egiten dute Zerutarrek.

 Arazki gordeturik'

 Pinpin aphalean legez

 Gogoa

 Bethi ninikatzen zaie.

 Eta zorioneko begiek

 Behatzen deraukote

 Bethikozko argitarzun geldiari.

 

 Bainan, geuk hatsedongurik

 Eduki eztugu.

 Urthe oro ezpaietarat'

 Haitzitik-haitz

 Ura jaurtiki den bezala'

 Itsuki

 Ordurik ordu

 Aienatzen

 Erortzen dira

 Gizon jasankorrak.

 

 


inprimatu