inprimatu
Nere azken egunak
Izenburua:
Nere azken egunak
Sinadura:
Iñaki Larramendi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larramendi, Iñaki

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
apirila/ekaina
Orrialdea:
158

 {TITULUA}

Nere azken egunak

 

Larramendi'tar Iñaki

 

 Urriak gayentzen,

 Ajiak berretzen,

 Azken egunetara

 Naiz urbiltzen

 Belaunak naguitzen,

 Begiyak itsutzen,

 Tristuraz-biotza

 Zait betetzen.

 

 Gazteten hil nay ez,

 Zartuta negarrez,

 Nere deus-eztasuna

 Eziñ gordez.

 Betia nai-gabez

 Geroko beldurrez

 Iltzia datorkit

 Nai edo ez.

 

 Utzirik tristura,

 Yartzen naiz gustura

 Gure goiko Jaunaren

 Agindura.

 Eldu zait denbora

 Juateko zerura,

 Aita betikuan

 Ingurura.

 

 Zeruan sartzia

 Atsegiñ artzia

 Dena gozotasunaz

 Betetzia.

 Animak bakia,

 Gorputzak asía

 Beti-beti ongi

 Bizitzia.

 

 Otoitz bat Aitari

 Zeruko Jaunari

 Nere egille eta

 Yabiari:

 Begira Berasi

 Arpegiz arpegi

 Betiko-tasuna

 Izan bedi.

 

  

 


inprimatu