inprimatu
Beti aurrera
Izenburua:
Beti aurrera
Sinadura:
Jokin Aldabe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Jokin

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
urtarrila/martxoa
Orrialdea:
38

Beti aurrera

 

Aldabe'tar Iokin

 

 Azken unea aitu

 ta il da urtia,

 Asi zaigu igeska

 Ertzetik bertzia.

 Aurre-aurrez or dago

 zabalik bidia

 Ideki digu Jaunak

 geroko atia.

 

 Galduta lengo urtia

 ezerez ta utsian,

 ¿Nola gelditu gera

 betiko aitzian?

 ¿Ongi egiñen pozez?

 ¿Larri ta nekian? ¿Onen izpirik gabe

 utsun ilunian?

 

 Amildu dira urtiak

 eternidadian

 axol aundirik gabe

 oraiñ bitartian

 ¿Nun gendun guk gogua?

 ¿Aberastasunian?

 ¡Obe jarri ba gendun

 goi mall ontasunian!

 

 Alper-alperrik dezu

 Begiratzia atzera

 Begirazazu, gizon,

 beti aintziñera

 Erantzi gizon zarra;

 bota bazterrera.

 Jantzi gizon berrya

 Kristauben antzera.

 

 Urte berri ontantxe

 ereiten badegu,

 bateko eun biar bada

 bilduko ditugu.

 Ortako guk laguntza

 eskatu bihar degu.

 Ereiñ ta busetikatik...

 almera Zuk dezu.

 

 Ereiñ ditzagun azik

 betikoak diranak,

 lapur ta sits bildurrik

 iñola ez dutenak

 izaten gerala gu

 ona nai degunak

 Jaunen morrontzan botiaz

 urtek; dembor denak

 

 Egiz nai badezute

 Aberatsak izan,

 Goruntz lurretik denak

 Altxa zaitezte egan.

 Moztu lurreko trabak;

 Utzi kutizik an.

 Onur lanari gogoz

 Bereala eskua eman.

 

 Olerkari maitia

 Euskal errikuak

 Lore txort usaidunak

 Nik dauzkat bildumak

 Urte berri onetan

 Denak elkartuak,

 Zabaldu itzagun onez

 Onoimen kutsuak.

 

 Anai irakurleak,

 Nik zueri denari

 Dizutet nai biyotzez,

 Zoriontsu Urte berri.

 Izan zaitezte denak

 (eskerrak Jaunari)

 bizi zaten bitartean

 egin gose beti.

 

 


inprimatu