inprimatu
Semea eginda Aita
Izenburua:
Semea eginda Aita
Sinadura:
Abenderri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Abenderri

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
urria/abendua
Orrialdea:
50

Semea eginda Aita

 

Abenderri

 

                                 Ene adiskide P. Etcheverry

                                 Lafitten-bordako nausi gazteari.

 

 Aitak seaskan ikusitzen du

 Bere semetxu kutuna

 Bere bizia, odol ta saņa

 Gorputza baita arnasa,

 Amaren poza atsegiņa da

 Bere aurraren nigarra

 Otoitz bero bat bere biotza

 Maitasunaren emaitza

 

 Seaskatxutik irri-parrea

 Gurasoei eskerra

 Iru biotz bat eginak dira

 Irutasuna bezala.

 Zugaitzak igalia izaten du

 Bere baratzeko Iora

 Ezerezetik atera dute

 Arima eta gorputza.

 

 Sartzeareko itxaropena

 Biotzerako kantua

 Euskera irakazitzen die

 Izan dezan aita langua.

 Jaungoikoaren fede kartsua

 Orretarako uguzatua

 Kistar-ikasbiderekin

 Bere arima apaindua

 

 Semea gizon eginda eta

 Eskonduteko kontua

 Ez dedin galdu beti-betiko

 Euzkal-abenda maitea.

 Guraso saarrak alai dirade

 Seaskatxua antolatzen

 Antxe barnean ikusiteko

 Illobatxia zalantzen.

 

 Illobatxia etorri da ta

 Guraso sarraren poza

 Beren biotzak kiskaltzen dira

 Zaletasunaren emaitza

 Semea aita eginda eta

 Aita ordea aitaitxi

 Lengo eurak egin zuena

 Orain egindie eurai.

 

 Ludi ontara gizona dator

 Aldi labur bat iragaitea

 Semia aita, aita aitatxi

 Aintzinekoak berritzen.

 Guraso saarrak baldin ba'leki

 Aldia zayola bukatzen

 Illobaentzako maitasun ori

 Nola ote luke sentitzen.

 

 Illobak dio bere aitatxiri:

 Ene aitatxi maitea

 Biotzez maite zaitut bana

 Utxi nagizu tokia.

 Zuk bezin ongi maitatuko det

 Neu sortu naizen kabia

 Ez naiz antziko sekulan ere

 Naizela euskaldun garbia

 

 Gernikako zugaitzak ditu

 Lau beso auni zabalik

 Maiteko neuke bere itzala

 Izan dezaken zubekin.

 Ludi zabalak ba'dituela

 Gende ta mintzo ederrak

 Euskaldunentzat Euskadi eta

 Euskara dira oberenak.

  

 


inprimatu