inprimatu
Euskeraren alde
Izenburua:
Euskeraren alde
Sinadura:
Ondarribi'tar Bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ondarribi'tar Bat

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
urria/abendua
Orrialdea:
41

 {TITULUA}

Euskeraren alde

 

Ondarribi-tar bat

 

                                 GERNIKA adiskide euskera

                                 zainten duten guziei, biotzez.

 

 Euskal-erriyan, ikusten dira

 Euzkotar kaxkar ugari.

 Beren zañetan euzko odolik

 Ez daukatela dirudi,

 Biotz nerea, naigabe pean

 Beti negarrez zait ari

 Begiratuaz, or, saminduta

 Txokoan dagon amari.

 

 Berdin gabeko Euzkal-erriya

 Guk maite bear deguna

 Gizaldietan, emen gore da

 Izkuntza goxo leguna,

 Oitura garbi gure-gurea...

 Dantza arin ta txukuna,

 Gaur oiek maite ez dituena

 Ori ez da euskalduna.

 

 Entzun ba nere anai maiteak

 Ta ondo artu buruan

 Gure izkuntza iltzen bazaigu

 Zertako gera munduan,

 Aupa mutillak, jaso biotzak

 Bildu alkarren ondoan

 Ta, saia gaiten euskeran alde

 Bakoitza bere lekuan.

 

 Euskaldunentzat, beti aurrera

 Izan dedilla euskera,

 Beste izkuntzak ikasi arren

 Guria ez utzi galtzera

 Dantza txukun ta, kanta zarrakin

 Egin zazute gauz bera,

 Emen bai dago ¿nun emen diña?

 Oitura garbiz aukera.

 

 Gure oiturak aintzat artzeko

 Biotz otza dezutenak,

 Arretaz artu, pentzatu ondo

 Anai on baten esanak,

 Maitasun goxoz, asmo txar gabe

 Dijoaz nere itz danak...

 Gu seme zintzo baldin bagera

 ¡Ai! Zer poza gure amak.

 

                                                             1950'ko Urrilla'n.

 

 


inprimatu