inprimatu
Erlas-Txoriya
Izenburua:
Erlas-Txoriya
Sinadura:
Iņaki Larramendi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larramendi, Iņaki

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
urria/abendua
Orrialdea:
35

Erlas-Txoriyak

 

Larramendi'tar Iņaki

 

 Egun batian nengualarik

 Etxeko aldamiyuan

 Bi erlas-txori polit-polit

 Jarri zaizkidan albuan

 Bizi lekua eskatxen zuten

 Euren izkuntza mutuan

 Nere baimena agertu niyen

 Ulertutzeko moduan

 Beren kabiya egiņ zezaten

 Biyok nai zuten lekuan.

 

 Nere baimena bazeukatela

 Igarri ziyotenian

 Leku polita autatu zuten

 Goiko soliba batian

 Iltze aundi bat sartua zegon

 Ez ortarako ustian

 Erlas-txoriak kompondu ziran

 Biyok elkarren artian

 Kabiya egiten jarraitutzeko

 Iltziaren babesian.

 

 Egun sentian asi ziraden

 Beren kabiya egiten

 Lur ezea ta behar legorra

 Mokuetan zekarkiten

 Lendabizi bat gero bestia

 Biyak ipintzen zituzten

 Zein lendabizi ta zein bigarren

 Etzan iņori galdetzen

 Ongi ikasiyak etorri ziran

 Maisu bearrik etzuten.

 

 Amar egunez bukatu zuten

 Asitako lantegiya

 Belar ta lurraz egiņagatik

 Gelditu zan egokiya

 Umetxuantzat iduri zuen

 Zakartxo eta bustiya

 Baņan guraso maitagarriyak

 Ondo zekiten gustiya

 Barren aldia jarri ziyoten

 Egasti lumaz jantziya.

 

 Etxe berriyan zeramakiten

 Illabete eskasian

 Bost ume txiki agertu ziran

 Kabitxuaren ertzian

 Ao zabalik gora begira

 Beti zerbaiten eskian

 Aita ta ama jana garrayo

 Egun bat eta bestian

 Zenbait jorrada egiņ zituzten

 Bostak azi bitartian.

 

 Ume txikiyak aunditu ziran

 Luma zeukaten ugari

 Bizkarra urin distiratua

 Aurre alde dana txuri

 Aita ta ama pozez beterik

 Burni ariyan kantari

 Neroni ere alaitzen nintzan

 Begiratzian ayeri

 Alnun gustiya agiņ niyoten

 guraso ta umiari.

 

 Egun batian egatuziran

 Jayo ziraen kabitik

 Alai zabiltzan etxe onduan

 Bat bestiaren ondotik

 Geroago ta urritiyago

 Utzi zuten sorlekutik

 Azkenerako nonguak ziran

 Juan zitzayen burutik

 Ez esker onik ta ez adiyo

 Alde egin zuten erritik.

 

 Txori anekin gertatu zana

 Gerta ez dedin gurekin

 Entzun zazute buru argiyaz

 Eta biotz onarekiņ

 Mesede asko artu ditugu

 Zembatsu diran nork jakiņ

 Jaungoikua-gandik gurasoetatik

 Lagun urkoatik berdiņ

 Mesede oyek ordaindutzeko

 Egiņ dezagun alegiņ.

 

 


inprimatu