inprimatu
Uda berriya
Izenburua:
Uda berriya
Sinadura:
Jokin Aldabe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Jokin

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
uztaila/iraila
Orrialdea:
50

Uda berriya

 

Aldabe'tar Iokin

 

 Uda berriya, azaltzen zera

 ainbat adertasunetan.

 Jaungoikuak berak artzen du lana

 gogoz zure apainketan.

 Ixurtzen ditu sasoi onetan

 bikañenak zerutikan.

 

 Asi zaitia, adixkidia,

 banan-banan gogoratzen

 garai ontako arrigarriyak.

 Egiyaz dute betetzen

 Zorion osuan gure begiya;

 biyotza dute asetzen.

 

 Urrun-urrundik belarritara

 dator zintzarri soñua.

 Atozte onea, ardi otxanak.

 ta ez bildurtu otsua.

 Bazka guriyez betia dago

 zuen gogozko sorua.

 

 Nun nai loriak iriki dira;

 iriki dira millaka,

 Ta lorez-lore dabiltz erliak

 beren jan ona billak.

 Tximinit txurik ariñ dabiltza

 egok aztinduz egaka.

 

 ¿Ta nun sortu ta agertu dira

 eziñ kontala txoriyak?

 Begira nola ta zeñ ederki

 dauden lumatxoz jantziyak.

 Uda berriya goratzen dute

 abestuz beren gloriyak.

 

 Sagar zugaitzak loretu dira

 elur zuri beziñ zuriz.

 Loretegitan jantzi zaizkigu

 arros ta beste asko gorriz.

 Gauza guztiyen Egille onak,

 egiñ ditu denak ongiz.

 

 Lurpetik gora dator bizitza

 arrigarrizko indarretan.

 Zugaitz guztiyak osatu dira

 osto ta orri apañetan.

 Garuak berriz zabalduko du

 usai ona mendiyetan.

 

 Kukua ari da ixilldu gabe

 kantari arbol adarretan.

 Kirkirra berriz mintzatzen zaigu

 belar zelai bazterretan.

 Ta denak-denak ari zaizkigu

 onen pozez berriketan.

 

 Ontasun dena Uda berriyak

 zabaltzen du zokuetan.

 Golde erdoya geldi zegona

 sartuko da soruetan.

 Gero aziya, azi onena

 oreiñgo degu lurretan.

 

 Ta Zuk, Jaun on, andik aurrera

 ongi dakizu zer egiñ.

 Nai dezun eran jostatzen zera

 aiziakiñ ta euriyakiñ.

 Bedeinka itzatzu gure lur aldeak

 Zure esku ongilliakiñ.

 

                                                                   Orio'n, 1950

  

 


inprimatu