inprimatu
Nere Baserri Txuriya
Izenburua:
Nere Baserri Txuriya
Sinadura:
J. Basurko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J. Basurko

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
apirila/ekaina
Orrialdea:
45

Nere Baserri Txuriya

 

J. Basurko

 

 Askotan nago begira

 Gure tellatu azpira

 Enadak duten kabira,

 Ori utzita, udara azkenez

 Juaten dira urrutira...

 Udaberriyan ostera

 Zintzo etorriko dira

 Sortu ziraden tokira.

 

 Oyek tellatu azpiya

 Dute leku bereziya

 Or baidaukate kabiya

 Badut nik ere, nola enadak,

 Txoko maite pozgarriya.

 Nere baserri txuriya!

 Guda ez beste guziya

 Emen egin dut biziya.

 

 Sartuz atean barrena

 Eskaratza dut aurrena.

 Au dut leku maiteena.

 Zenbait oroitza, goxo, eta min

 Burura ekartzen dirana.

 Ainitz oroitzen zaitena

 Nere amatxo laztana

 Ainbeste nai ninduana.

 

 Antxe, ate bazterrean

 Jarririk aulki batean

 Artzen ninduan magalean.

 Muxu emanaz, kantatzen zidan

 Gure izkuntza maitean...

 Ta gero loak artzean

 Jartzen ninduan oyean

 Maindire zuri artean.

 

 Guduketa gogorretan

 Etzayen atzaparretan

 Ordu estu larriyetan

 Ibilli izan naiz iya illean

 Ez dakit zenbat alditan.

 Naiz leku urrutietan

 Gaņero ni ametzetan

 Etxeko ate orretan.

 

 Ostera nere lurrean

 Aita ta amaren urrean

 Ate maitean aldean.

 Amak ezana zintzo orroituz

 Beti Jauna bildurrean.

 Geroztik zori onean

 Mendi goiko basetxean

 Bizi izan naiz pakean.

 

 Nere ama ill zanean

 Gero biaramunean

 Goitik jetxi zutenean

 Ongi orroitzen naiz nola egon zan

 Lau kandel argin erdiyan

 Ni bi belaunak lurrean

 Atearen bazterrean

 Otoitz erdi negarrean.

 

 Beko zelaitikan gora

 Eguerdiyan bazkaltzera

 Bagatoz etxe aldera.

 Or dago atea zenbait gizaldiz

 Beti entzuten euskera...

 Gure aitonen antzera

 Semeak ere aurrera

 Mintza bezate gauz bera.

 


inprimatu