inprimatu
Musde Pitzi
Izenburua:
Musde Pitzi
Sinadura:
Lecumberri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lecumberri

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1948
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ekaina/abuztua
Orrialdea:
6

Musde Pitzi

 

Lecumberri

 

 Etchetto batean, bizi ziren lagun

 Andre Ttipiana eta Musde Pitzi

 Elgarrekin beti, gaba eta egun

 Iragaiten ziuzten, elgar ezin utzi.

 

 Andre Ttipiena alargun gazterik

 Bera zen lurrean ahiderik gabe

 Bere baitatua, biotza ilhunik

 Dohakabea zen, dena haren jabe.

 

 Musde Pitzi berritz, ttikitik hazia

 Gatu churi eder berenaz maltzurra

 Ttipianak berak lagun berezia

 Hunen biziaren lekuko bakarra.

 

 Pitziri ziozkan gaichoak ichurtzen

 Barnean zituen maitasun ondarrak

 Hunekin ere bai gogoan arintzen

 Ardura aipatuz bere dolumiņak.

 

 Pitzi-ren burua eskutan hartua

 Ttipiana behin jostetan ari zen

 Fereka, muchuka, altzoan gatua

 Ahantz aphur on bat holachet jiten zen.

 

 Pitzik ere nahiz ferekak ordaindu

 Nagusi maitea nahiz lausengatu

 Bere aztaparrez burua zion bildu

 Bainan arpegia zuen zarrapatu.

 

 Arpegi eztia larrutua nola

 Ttipiana etzen, ez da harritzeko,

 Batere doatsu. Pitzik zuen hola

 Sarraskatu bere ustez laudatzeko.

 

 Gertakari hunen erakaspena da

 Maltzurren, zozoen elhe ferekeri

 Ihes egin beti, ahal balin bada

 Horrela baztertuz hainitz istripuri.

  

 


inprimatu