inprimatu
Oroitarriak
Izenburua:
Oroitarriak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1999
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
8

Oroitarriak

 

 Zoazen tokira zoazela

 ekarridazu harri bat

 

 Ekarridazu harri bat

 Hilobi musulman eder bana egin diezaiogun

 edonora zoazela

 gure bihotzen lubaki gorri bakoitzari

 ez dezaten nekarazten baino atsedenik hartu

 igitai eiteko ilbehera berdea

 mailua baino arinagoa izarra

 ihes guztietan lagun izanen dugun

 lurra arin dakigun

 uraren azalean edonora zoazela

 

 Kolore biziz margotzeko nahi nituzke neuk re

 hangoak eta hemengoak

 lauak eta akastuak

 margolari vudu baten mozkorraldia

 Biluziegi zaizkidan harrien azala janzteko

 museo bitxi bat koronel guztien iraingarri

 baina motelduak ditut behar nituzkeen denak

 eta euriak bezain higaturik zikintzen naute

 zoazen tokira zoazela

 ekarridazu harri eder bat

 hodei oparo bat jar dezadan

 gure bakardadezko Boavista gorriaren gainean

 Harri soil bat

 Oroimen kolpe garratza

 Ontzi harro bat egin diezaiodan gure egonminari

 zoazen tokira zoazela

 

 


inprimatu