inprimatu
Krabelin gorriak arma kainoietan...
Izenburua:
Krabelin gorriak arma kainoietan...
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1999
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
4

 Krabelin gorriak arma kainoietan

 baina loreen gorriak ez du balarik geratzen

 ez eleen ederrak iraultzarik egiten

 

 ahaztuko dira kainoiak, usteldu idealak, herdoildu hitzak

 eta guztion hilek berdinak izaten jarraituko dute,

 hotzak eta ixilak.

 Metraila hotsak ametsak zartatzen dituen bitartean

 ez da harrian zizelaturiko esperantzarik galduko

 higatuko dira, baina berton jarraituko dute

 kate lodiez eutsirik

 kate lodiez ertsirik

 usoa arranoaren atzaparretatik askatu arte.

 

 loreen ederrak ez baitu balarik geratzen

 ez eleen gorriak iraultzarik egiten

 

 


inprimatu