inprimatu
Iraultzaren karriketan jarritako ixiltasunezko barrikada urdinak...
Izenburua:
Iraultzaren karriketan jarritako ixiltasunezko barrikada urdinak...
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1999
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
12

 Iraultzaren karriketan jarritako ixiltasunezko barrikada urdinak

 Lehertu egin dira nonbait

 Eta ez da ele gorririk ailegatzen gorrotoaren erreinura

 Bakardadea dut zelda lagun

 Eta askatasuna ondoan dago preso

 Beldurrari bonba bat jartzeagatik

 Baina zuen herdoilduriko bihotzetatik

 malko garratz bat erori zaizue

 eta higatu egin dute gartzelako murrua

 orain bidal ditzaket eldarnioaren gutunak inora

 eta putz egin dezaket lainoak mugi daitezen

 nire txarrantxazko zeldatik

 oihu egin diot lotan zegoen arranoari

 hegalda dadin

 

 


inprimatu