inprimatu
Agian tximeletak aspertu dira...
Izenburua:
Agian tximeletak aspertu dira...
Sinadura:
Hebe de Bonafini
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hebe de Bonafini

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1999
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
8-9

Hebe de Bonafini

 

 Agian tximeletak aspertu dira

         egonezinean lurruna darien trenetan bidaiatzeaz

         nork daki. Mundu guztia ez dabil eta trenbidearen jiran

         Hori da agian bete ez genuen promesatako bat

         trenbideak eginen genituela zuen bihotzetaraino

         errealitatea mugatzen zuen burdin guztiaz

         eta agian (zoologoek ni baino hobe jakinen dute)

         katuak laztantzearekin batera ezagutu ditu herri honek

         umetokian falta zaizkien amets bikoloreen ilaurrak

         hau diot zooak bere artilugioak jaso eta

         beste trenetan konpetentziako trenetan abiatu direlako

         nostalgiko

 

         Oroiminaren kaligrafiaz

         izkiriatuko ditinat lerro hauek

         Malko bat ez dunalako nahikoa

         zigarrokin bat amatatzeko

         Baina jausiko ditun bihotzak

         eta orduan urkatu egin beharko ditinagu

         Horditutako haurrak

         Malenkoniaz lapurtu gauari izarrak

         Baina beti geratuko dun iluntasunean

         ulertuko ez gaituen norbait

         Silvio entzunaz maitemintzen garelako

 

         Asaldaturiko amen oihuak entzuten ditinat oraindik gauero

         Beren seme alabak noiz itzuliko zain

 

         Batzuen arabera kantua garraxia da,

         baina txoritxo askeak zuhaitzetan

         kantari entzuten ditudalarik,

         askatasuna aldarrikatzen dutelakoan nago.

         Askatasunaren alde askok beren

         kantuak eta ametsak eskaini zituzten.

         Haien gaztetasuna

         maitasunagatik eman zuten

         hogeita hamar mila horietatik, askok kontzentrazio

         esparrutik kantari abiatzen ziren

         fusilatu behar zituztenean.

         Modu horretan, beren ahotsa eta ereduekin

         etsaiari aurre egin zioten.

         Beren bizitza askatasuna eta iraultzari buruzko

         kantua izan zen.

         Hau da, hain zuzen, nire proposamena.

 

 


inprimatu