inprimatu
Eguzkiaren aharrausi handi eta horia...
Izenburua:
Eguzkiaren aharrausi handi eta horia...
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1999
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
5

 Eguzkiaren aharrausi handi eta horia

 Izkina bakoitzean berragertzen da

 Eta nik

 Gaueko zaindariak

 Egunsenti bakoitzean bilatzen zaitut

 Begiak zanpatzen dizkidan

 Lo ezaren harat-honatean

 Eta botak euriz zipristindurik

 Eta inon egoten ez den

 Egunen iraganean

 bazarena sinetsi behar dut

 non izango zara maitea

 Une hau definitzen?

 Ziurrenik bizitzaren (solapan)

 Baikortasunaren lorea izekiz

 Nire esku artean gatibatu zaitzaket

 Baina...

 Zer esango luke herriak?

 Barka kamarada txantxetan izan zen

 Serioski esan nuen

 Berdin dio

 Ez da posible

 ez dut etsiko

 maitasunaz ulertzen ez duen eta banatzen gaituen

 iraultzaz ulertzen duen eta batzen gaituen

 distantziaren premiazkotasuna ulertzen dut

 zu begi ninietan eramateko erraztasuna dut

 nire arima paper ugaritan bildurik

 bizitzaren ardatzean haizatuko da

 herriak fabrikatutako txistuz

 eta landutako lurren hatsaz puztuko du bere handitasuna

 hain nire hain zuen

 guztion borroka honetan

 handi sentitzen naiz

 

 


inprimatu