inprimatu
Beti atzera begira bizi ginen oraindik ere
Izenburua:
Beti atzera begira bizi ginen oraindik ere
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1999
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
3

 Beti atzera begira bizi ginen oraindik ere

 dei anonimoak genituen telefonoak likistuz

 dei anonimoak betiko errebindikazio anonimoak eginez

 zelda bakoitza anonimatuz

 bazirudien mezu estatiko bat zela kondena bakoitza

 zahar gertu den erantzungailuan

 

 nostalgia

 edo irudimen falta

 edo beldurra behar bada

 hori zen aurrerabideak asfalturik erre gabe ixten zituena

 

 animo

 pistola hotsa entzun dugu eta tiroa ezin da milimetrikoki neurtu

 lehen pausoa luzatu dugu

 kronometro hau da gelditzen zailena

 

 aurpegia betikoek eman behar...

 "bask prisoners..."

 

 baina orain beste batzuk dira korrika egin beharko dutenak.

 

 


inprimatu