inprimatu
A ze aukera degun...
Izenburua:
A ze aukera degun...
Sinadura:
Xabier Makazaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Makazaga, Xabier

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11.zk.
Orrialdea:
7

Xabier Makazaga

 

 Aze aukera degun,

 ezin hobea egun

 konpromezu-maila igoz,

 Gudari Eguna behingoz

 izan dadin jaiegun!

 

 Fin jarduten bagera,

 beharren arabera,

 ekinez denok batera,

 hurbil gaitezke bakera;

 ez da urrun Primadera... Primadera

 

         Nola ez gudariak,

         itxaropentsu agertu!

 Zuen bizien haziak

         dira loratzen hasiak;

         horra Udaberria gertu!

 

 Lau gudari maitatu

 eredutzat aipatu:

 bihotz-bihotzeko Xenki,

 Piru, Tapi eta Txiki

 nola ez goraipatu!

 

 Eman zuten den den,

 zeukaten hoberena

 berpiztuz hiltzear zena,

 utziz eredu gardena;

 hura, bai, ekarpena! ... ekarpena!

 

 Nola ez gudariak,

         itxaropentsu agertu!

 Zuen bizien haziak

         dira loratzen hasiak;

         horra Udaberria gertu!

 

 Bilduz denon indarra,

 galdu gabe iparra,

 itxaropentsu ta alaiki

 bai aukera zilarra!

 

 Jarrai dezagun, beraz,

 irudimena hegaz;

 baliatuaz aukeraz,

 gozatzeko, beti euskeraz,

 hurbil den Primaderaz... Primaderaz

 

 Nola ez gudariak,

         itxaropentsu agertu!

 Zuen bizien haziak

         dira loratzen hasiak;

         horra Udaberria gertu!

 

                                                     Saint Maur-eko espetxetik.

 

 


inprimatu