inprimatu
Hiri ezezagunetako kafetegietan...
Izenburua:
Hiri ezezagunetako kafetegietan...
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
5

 hiri ezezagunetako kafetegietan

 edo autobus geltokian zaudete abesti eta liburuetan

 baina benetan polizia kontroletan ikusten zaituztegu

 gauero

 larrua ilun ametsak merke aberria edonon

 kale debekatuak dira hauek zuen begirada beltzentzat

 eta harrizko basamortuan babesten zarete miserian

 zaindari

 zuen bihotz arabiarrak guraso aljeriarren ispilu direla

 ezin askatu dituzue ekipaian bildutako istorio tristeak

 eta halere zuen abestietan ikasten dugu

 gudatokietan hil daitekeela eta gerla guztiak egin

 eta nahiz eta hain polita den bandera defenditu

 beti gehiago behar dela ez dela nahikoa

 gure mapak busti ohi dituen afrikaren malkoak lehortzea

 

 


inprimatu